BILBO. Kameraren aurrean ibiltzeko trebezia, euskaraz aritzeko erraztasuna eta aurkeztutako bideoen kalitatea hartu dira kontuan horiek biak hautatzeko. 18 urte dituzte eta aurretik ibiliak dira youtuben.
Gorkak bi kanal ditu: batean Athleticen partiduetaz eta bestean, bideojokoen inguruan aritzen da. Karlak, aldiz, KarlaAlwaysHappy kanala du eta bertan modako gaiak, eta bestelako gaiak jorratzen ditu.
Aurrerantzean, hilero bideo bi grabatuko dituzte, bakarka edo biek batera, Bilbok gazteentzako duen aisiarako eskaintza modu dinamiko eta entretenigarrian kontatzeko.
Bilboko Udalak gazteekin batera jarduteko duen konpromisoaren adierazpidea da BILBAO GAZTE. Horretarako, Udalak komunikazio-tresnak jarri ditu: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google+ y YouTube) eta webgunea, gazteengan eragina duten politika zehatzei buruzko informazio erabilgarriz osatua.