Síguenos en redes sociales:

Udalak eta euskal trenbide sareak hitzarmena sinatu dute wifi sarea jartzeko trenbiaren geralekuetan

Azaroan beste hitzarmen bat sinatu zen Osakidetzarekin Wi-Fi konexioa jartzeko Basurtuko hospitalean

Udalak eta euskal trenbide sareak hitzarmena sinatu dute wifi sarea jartzeko trenbiaren geralekuetan

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Arantxa Tapia Euskal Trenbide Sareko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak sinatu duten hitzarmenean hartutako erabakiarekin, Internetera dohainik eta modu irekian sartu ahal izango dira Udalaren eta tranbiaren azpiegiturari esker, Atxuritik Kasillara bitarteko geraleku guztietan. Urte hau amaitu aurretik kalkulatzen da jarriko dela abian neurri berri hau.

Udalak uriaren lehiakortasuna eta ekonomiaren garapena informazioaren teknologien erabilera eraginkor eta adimentsuaren bidez bultzatzeko helburuen artean sartzen da neurri berri hau ere. Une honetan, Udalak, Cimubisa udal sozietatearen bitartez, doako 800 Wi-Fi puntu ditu udal eraikin gehienetan (liburutegiak, kiroldegiak, udaltegiak?) eta kanpoaldean, baita auzoetan ere.

Ildo honetan, lanean ari dira sarea erreferentziako beste zentro batzuetara zabaltzeko. Azaroan beste hitzarmen bat sinatu zen Osakidetzarekin Wi-Fi konexioa jartzeko Basurtuko hospitalean gaixoentzat, familientzat, ikasleentzat eta hango langileentzat. Akordio hori Santa Marina Hospitalera hedatu zen eta aste batzuk barru udalerriko osasun-zentro gehienetan izango da erabilgarri.

Bilboko Udalak lanean dihardu bere sarea beste batzuekin federatzeko, doako zerbitzu honen estaldura hobetuko duen hazkunde inorganikoa lortzeko, baliabideak optimizatuta eta inbertsioa txikiagotuta.