Síguenos en redes sociales:

The Hacker, Undo eta DJV Sound izango dira ostiral honetan Art After Dark saioan

Ikusle kopuru mugatua da, eta sarrerak txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean erosi daitezke

The Hacker, Undo eta DJV Sound izango dira ostiral honetan Art After Dark saioanYoutube

BILBO. The Hacker goitizenaz ezaguna den Michel Amato produktore frantsesak 1990eko hamarkadatik jarraitzaile asko ditu 1980ko hamarkadako doinuen eragina duen musika elektronikoari esker: Depeche Mode, New Order, Giorgio Moroder, Cabaret Voltaire, Front 242 edo Kraftwerk ditu inspirazio-iturri. Halere, abangoardiako techno musikaren zalea da.

Hainbat single argitaratu zituen Sativae, White Noise, Tsuba, Infiné, Correspondant eta Tigersushi diskoetxeetan, 2011ean Zone etxe propioa sortu zuen arte. 2014an "Love/Kraft" diskoa argitaratu zuen, eta 2015ean demo galduen EP berria atera zuen Miss Kittinekin batera AEBetako Dark Entries etxearekin.

2016 urte emankorra izan zen: maxi-single bat kaleratu zuen Cititrax diskoetxearekin eta beste bi Dark Entries etxearekin; hainbat remix argitaratu ditu eta lankidetzan aritu da Luke Eargoggle eta DJ Overdosekin. Oraingo zuzeneko proiektuan bere sustraietara bueltatu da %100 analogikoa den set batean, non bere bi joera kuttunenak biltzen dituen: new wave iluna eta tekno indartsua.

DJ frantsesaren aurretik, Undo bartzelonarra (Gabriel Berlanga) eta Jose Vicente Lopez "DJV Sound" bilbotarra ariko dira. Gainera, bertaratzen direnek, "Bill Viola: atzera begirakoa", "Georg Baselitz. Heroiak" eta "Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak" erakusketak, eta Ken Jacobs artistaren "Gonbidatuak (The Guests, 2013)" bideoinstalazioa bisitatu ahalko dituzte.