BILBO. Plaza kopuru handiena eskari handieneko ikastaroetan eta jardueretan eskainiko da; aretoko jardueretan Fitness, Pilates, Padel, Tenis, Spin Bike, Zumbing eta Yoga dira; uretako jardueretan, eskari handiena dutenak Igeriketa, Txikien Igeriketa, Jaioberrien Igeriketa, Aquafitness eta Igerijaia dira eta, kirol egokituan, eskari handiena dutenak Igeriketa, Kirolak eta Jarrera zuzentzea dira. Ikastaro guztiei buruzko informazioa Bilbao Kirolak erakundearen webgunean duzue.
2017-2018 IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK
2017-2018 ikasturtean zazpi jarduera berri izango ditugu:
Super Heroi programa: Miribillako kiroldegian egingo da. 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta igeriketa, akrobaziak eta arte martzialak konbinatzen ditu. Diziplina batzuetan jolasen eta modu dinamikoan neskato-mutikoek euren superbotereak garatzea da helburua.
Lindy Hop Swing Dancing: dantza-mota bat da, swing musikarekin. Ez dago bikoteka joan beharrik. Koreografiak lantzen dira, oinarrizko mailakoak, taldeka eta bikoteka. Casillako kiroldegian izango da jarduera hau.
Aktiba Zaitez: Zorrotzako kiroldegian egingo diren hainbat jarduerek osatzen dute; helburua, ohiko jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonak arian-arian sasoian jartzea.
HIIT: entrenamendu-saioak, intentsitate handiko tarteak eta intentsitate ertainekoak txandaka egitea. Era horretako saioak eraginkorrak dira bihotz-biriken eta giharren gaitasuna hobetzeko eta gainera, gorputzean pilatutako koipeak kentzen laguntzen dute.
Aquazumbing: Zumbing-ak eskaintzen duen oro, erritmoa, musika latinoa, koreografiak, uretan egitean datza; abantaila, kaloria gehiago erretzen direla artikulazioak babesten diren bitartean.
Padelfitness: egoera fisikoa hobetzea helburu, padelean ikastea eta padeleko teknika eta taktika guztiak norbereganatzen saiatuko dira. Sasoia hobetzeko, ariketa dinamikoak eta motibagarriak egingo dira, lesiorik ez agertzen lagundu eta norbere konfiantza sendotuko da jolas-ereduak garatzeko.
Fatburning: energia gastua handiko jarduera, ariketa aerobikoak, koreografiarik gabe, eta bizkorgarriak egiten dira. Begirale espezializatu batek gidatuta egiten dira ariketok. Edonork, sasoia zein dela ere, egiteko moduko jarduera da, ariketak egokitu egin daitezke eta.
2017-2018 IKASTURTEKO IKASTAROETARAKO AURRETIAZKO HITZORDUA ESKATZEA ETA IZENA EMATEA
Bilbo Kirolak-eko abonatuentzat, erakundeak 2017-2018 denboraldian eskaintzen dituen ikastaroetarako eta jardueretarako aurretiazko hitzorduan izena emateko epea irailaren 7ra artekoa izan da. Kiroldegietan, salmenta automatikorako makinetan eta webgunean egin daiteke, esleitutako hitzorduaren egunetik eta ordutik aurrera.
Irailaren 22an zabalduko da hitzordurik ez daukaten abonatuek izena emateko epea; irailaren 26tik aurrera, abonatuak ez diren baina Bilbao Kirolak erakundeak ikasturte honetarako antolatutako jarduerak egin nahi dituztenek izena eman ahal izango dute.