Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak hiru solairuko eraikin berria inauguratuko du Abusun

Eraikin berriak 1.200 metrotik gora ditu eta Abusun orain arte izan den eskaintzaren bi halako izango du aurrerantzean, hau da 21etik 42 plazara pasatuko da. Instalazio gehiago ere izango ditu orain: sukaldea, jantokia, jolasleku estalia eta kanpoko jolaslekua.Eraikin berri honekin haurreskolak areagotu egingo du Abusu auzoko eskaintza, 0-1 urteko umeentzako 16 plazarekin eta 1-2 urtekoentzako 26 plazarekin.Haurreskola hau egitea auzotarrek eskatu zuten eta, horregatik, hiru solairuko eraikin berria egitea erabaki zen ikastetxe publikoaren ondoan, orain arteko plazen kopurua bikoizteko.Gaur egun Bilboko barruti guztietan gutxienez haurreskola bat dago. 2017-2018 ikasturtean 628 plaza eskainiko dituzte 13 haurreskolek. Hauetatik 202 plaza, 0-1 urteko gelarako dira eta 426 plaza, 1-2 urteko gelarako.

Bilboko Udalak hiru solairuko eraikin berria inauguratuko du Abusun

BILBAO. Haurreskola hau egitea auzotarrek eskatu zuten eta, horregatik, hiru solairuko eraikin berria egitea erabaki zen ikastetxe publikoaren ondoan, lehengo haurreskolaren plazen eskaintza bikoiztuta.

Aurrerantzean Abusun lau gela egongo dira, horietako bi 0-1 urteko umeentzako 16 plazarekin eta beste gela bi 1-2 urtekoentzako 26 plazarekin. Hartara, ikastetxe publikoan zeuden instalazioen edukieraren bi halakoa izango du orain (8 eta 13 plazakoak ziren hurrenez hurren).

Hiru solairuko eraikinak 1.218 metro karratu ditu:

Beheko solairuan honakoak daude: umetxoen aulkiak jartzeko lekua, atari nagusia, langileen aldagela, garbiketarako gunea eta galdaren instalazioak eta gela.

Lehenengo solairuan, berriz, lau gela. Horietako bi zero urteko 16 umetxorentzat. Gela horietan lo egiteko lekua, higienerako gunea eta janariak maneatzeko tokia dute. 26 plazako beste gela bietan urtebeteko umeak egongo dira. Lo egiteko eta higienerako guneak dituzte gela hauek ere.Beste hauek ere badaude solairu honetan: sukaldea, jantokia, erabilera askoko aretoa (jolasak), zuzendariaren bulegoa, garbiketa-gela eta biltegiak.

Bigarren solairuan 94 metro karratuko jolastokia dago, 75 m2-ko kanpoko jolastokia, komunak eta biltegia.

Bilboko Udalak ikastetxe publikoaren alboan egin gura izan du haurreskola, eskaintza osoa izan dadin. Eraikina abian jartzea atzeratu duten gorabeherak izan arren eraikina egitean, gaur izango da inaugurazioa eta irailetik aurrera normal dihardu Abusu auzoko eskaintza hobetuta.

Haur eskola berriarekin 2017/2018 ikasturterako eskaintza 628 plazakoa izango da:

0-1 urtekoen gela: 202 plaza

1-2 urtekoen gela: 426 plaza

Handiagotutako haurreskola hau Bilboko Uriko 8 barrutietan dauden beste 14 haurreskolei gehituko zaie (barikuan inauguratu zen Sánchez Marcos haurreskola). Haurreskolak Partzuergoak gestionatzen ditu horiek. Gelak eta gainerako instalazioak eraikitzea, horien mantentze-lanak egitea, zaintzea eta garbitzea Udalari dagokio baina gestioa Haurreskolak Partzuergoaren esku dago.

BILBOKO HAURRESKOLAK

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO HAURRESKOLAK (0-2 urtekoak)

  1. ARANGOITI HAURRESKOLA (Ganeta Mendia, 2)
  2. BASURTO HAURRESKOLA (Zankoeta, 1)
  3. CERVANTES HAURRESKOLALersundi, 10)
  4. DEUSTO HAURRESKOLA (Blas de Otero, 66)
  5. ELEJABARRI HAURRESKOLA (Tolosa, 6)
  6. FRANCISCO DE GOYA HAURRESKOLA (Pau Casals, 8)
  7. MATIKO HAURRESKOLA (Tiboli, 25 -27)
  8. MINA DEL MORRO HAURRESKOLA (Sagarminaga, 30)
  9. MIRIBILLA HAURRESKOLA (Vitoria-Gasteiz, 2)
  10. SAN FRANCISCO HAURRESKOLA (San Frantzisko, 12)
  11. SAN INAZIO HAURRESKOLA (Asturias, 9 A)
  12. ZAMAKOLA HAURRESKOLA (Zamakola, 174)
  13. ZORROZGOITI HAURRESKOLA (Zazpilanda, 9)
  14. SANCHEZ MARCOS HAURRESKOLA (Fernández del Campo, 28)