Euskotrenen metro eta tren zerbitzuen neguko ordutegia astelehenean jarriko da abian
BILBO. Hain zuzen, neguko ordutegia honako zerbitzu hauetan ezarriko da: Bilbon metroaren 3. linean (Etxebarri/Kukullaga-Matiko), E1 linean (Bilbo/Matiko-Donostia/Amara), E2 linean (Lasarte-Hendaia), E3 linean (Etxebarri/Kukullaga-Lezama), E4 linean Bilbo/Atxuri-Bermeo eta Galdakaoko ospitalera doan tren+bus zerbitzuan.
Esan bezala, ekitaldiko berritasun nagusia da Bilbo-Durango eta Bilbo-Gernika astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetako tren zuzenen zerbitzua hedatu egingo dela. Zerbitzu hau eguerdian ere ibiliko da. Horrez gain, Durangoko tren zuzenak metroaren 3. linean ez dira sartuko, eta hasiera eta amaiera Bilbo/Atxurin izango dute, Gernikakoekin gertatzen den bezala. Tren zuzenek metroaren 1., 2. eta 3. lineekin eta Bilboko tranbiarekin lotura dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotrenen langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen gailu mugikorretarako aplikazioan.