BILBAO. Metro Bilbaok guztira 2.250.609 bidaia zenbatu ditu 24 orduz zirkulatzen aritu den 9 jai egun hauetan. Athletic-ek San Mamesen jokatu dituen norgehiagokek, eguraldi onak eta jai-giro bikainak lagunduta, iaz baino 8.020 bidaia gehiago erregistratu dira.
FUTBOLA
Nabarmentzekoa da joan-etorri handieneko eguna abuztuaren 24a izan zela, Athletic-ek San Mamesen Panathinaikos talde grekoaren kontra jokatu zuen eguna, alegia. 316.531 baliogabetze erregistratu ziren. Halaber, abuztuaren 20an, igandean, ligako lehendabiziko partida jokatu zen Getafe FCaren kontra eta 246.687 bidaia erregistratu
SU ARTIFIZIALAK
20:00 eta 00:00 bitartean zenbatu izan dira bidaia-kopuru handienak; zentzu horretan, nabarmentzekoak dira su artifizialen ordu-tartean (20:00-22:00) izan diren 323.145 baliogabetzeak