BILBO. Uztailaren 14tik aurrera, igerilekuek hartuko dute terrazen lekua, eta jarduera Txurdinagako eta Errekaldeko (Fango) igerilekuetara eramango da, eguzkia hartzeko eta bainatzeko dauden lekuetara. Oraingo honetan, aire libreko liburutegien ordutegia jarraitua izango da, 11:30etik 19:30era, egunero, abuztuaren 15era arte.

Kultura Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak zabaltzea da. Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dituzte guztien esku, eta umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dituzte.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere erabili ahal izango da. Horrela, irakurleek etxera eraman ahal izango dituzte interesatzen zaizkien liburuak, ezarriko den epearen barruan aisia gunean bertan itzultzeko baldintzarekin, Udal Liburutegi Sareko karneta ez duten pertsonek aldi baterako instalazioetan bertan eskatu ahal izango dute.

Egitaraua: Udako liburutegiak

1) PLAZAK

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra / Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 // 17:30-20:30

Miribilla: Gernikako Lorategiak

Zorroza: Azoka Plaza

Elorrieta: Elorrietako parkea

2) IGERILEKUAK

Uztailaren 15etik abuztuaren 15era / Egunero 11:30etik 19:30era

El Fango Kiroldegia

Txurdinagako Kiroldegia