Síguenos en redes sociales:

Telefonoa edo GPS erabilita sortzen diren deskuiduak ekiditeko kanpaina egingo da

Telefonoa edo GPS erabilita sortzen diren deskuiduak ekiditeko kanpaina egingo daZigor Alkorta

BILBO. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren baitan dago, eta bide segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz egingo da.

Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefono, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen guztira. 9.366 ibilgailu kontrolatu zituen eta 36 salaketa aurkeztu zituen.