Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri jarri ditu hirian beroari aurre egiteko

Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri jarri ditu hirian beroari aurre egitekoJavier Bergasa

BILBO. Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri jarri ditu jende gehien ibili ohi den hiriko kaleetan, egunotarako aurreikusita dauden tenperatura oso beroei aurre egiten laguntzeko.

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, Bilbo alerta egoeran dago asteazkenera arte, muturreko tenperatura beroen ondorioz ditu.

Egoera honen aurrean, Bilboko Udalak jakitera eman duenez, hirian dagoen 419 iturri publikoen sarea indartuko du, han-hemengo ureztatze ahoetan behin behineko zazpi iturri jarriz. Beharrezkoa balitz, behin behineko iturri gehiago jarriko lirateke hirian.

Hain zuzen, behin behineko zazpi iturriak toki hauetan kokatu dira: Agirre Lehendakaria, 62. zenbakia; Blas de Otero, 36; Artxanda, Santo Domingo 27 zenbakian (begiratokian); Kale Nagusia, 25 eta 63; Areilza Sendagilea, 32; Etxaniz Suhiltzailea plaza, 4. Bilboko Udalak hiritar guztiei eta bereziki haur eta osasun arazoak dituzten pertsona nagusiei likidoak edatea eskatu die.