Síguenos en redes sociales:

Itsas balio naturalak eta arazoak ezagutarazteko jardunaldiak izango dira

Itsas balio naturalak eta arazoak ezagutarazteko jardunaldiak izango diraD.N.

BILBO. Horrela, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, astelehenean, ekainaren 19an, plastikoei buruzko bi hitzaldi izango dira. "Egungo arazorik handienetakoa da itsasoan dauden plastikoen auzia, munduko itsasoen egoera larriki okertzen ari baita, arrazoi hori dela eta", antolatzaileek azaldu dutenez.

Horrela, arratsaldeko 19:00etan, AZTIn itsas ingurunearen eta itsas biodibertsitatearen ebaluaketan aditua den Javier Francok itsasoetako plastikoen banaketa azalduko du, hainbat prozesu fisikoren (haizeak, korronteak, ozeanoen birak), kimikoren (degradazioa) eta biologikoren (irenstea, sare trofikoak) eragina duena. Halaber, itsasoan plastiko gutxiago sartzeko eta haien efektuak murrizteko gauzatzen diren ekimenak ezagutaraziko ditu.

Ondoren, 19:45ean, plastikoek zetazeoetan duten eragina azalduko du AMBAR elkarteko lehendakariorde Enrique Francok. Beste itsas mamiferoei buruz ere hitz egingo du, eta, uste denez, probabilitate handiz horrelako hondakinekin dituzten interrelazioak azalduko ditu.

Halaber, ostegunean, ekainaren 22an, 19:00etan, Jesus Menendez natura argazkilaria izango da hizlaria. Itsas hegaztietan espezializatuta dago, eta Kantauri Itsasoan aurki daitezkeen espezie arruntenei buruz hitz egingo du: ohiturak, migrazioak, elikadura eta gure eskualdearekin eta arrantzarekin dagoen harremana azalduko du eta animalia horiei buruzko bitxikeriak aipatuko ditu.

Bestalde, foken eta dortoken espezierik ohikoenez ere jardungo du, bai eta Kantauri Itsasoak zetazeoen migrazioan duen garrantziaz ere. Azkenik, zetazeoen behaketak egiteko aukerak izango ditu hizpide.