BILBO. Bilboko Udalak kirola eta udal instalazioen kudeaketa eraginkorra sustatzen jarraitzen du, udal kiroldegiak, ekipamenduak eta kirol-zerbitzuak etengabe berritzen eta hobetzen, eta, horrela, 1,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu aurten hiriko udal kiroldegiak berritzeko eta hobetzeko lanetan.
Inbertsioak Bilbao Kirolak erakundearen bidez egin dira, herritarren kirol praktika bultzatzeko asmoz.
Zehazki, Deustuko Etxezuriko futbol zelai 186.952,07 euro inbertitu dira, Errekaldeko Udal Kiroldegiko tenis pistan 168.248,21 euro, eta zenbait zentroko erosotasuneko eta segurtasuneko instalazioak modernizatzeko lanetan 48.034,77 euro.
Halaber, Txurdinagako kiroldegian 221.285,57 euro inbertitu dira, eta Abusukoan 134.000 euro. Pertsonak zenbatzeko eta lekua kontrolatzeko sistemak instalatu kanpoko igerilekuetan, eta 47.805 euro gastatu dira. Kanpoko kable sarea jartzeko lanetan 43.745,92 euro inbertitu dira, eta Artxandako kiroldegian egindako hobekuntzetan 668.866,92 euro. Azkenik, San Ignazioko kiroldegiko padel pista 17.974,96 euro inbertitu dira.