Artxandako funikularra bi astez itxita egongo da, tunelean eta bideetan lanak egiteko
BILBO. Artxandako funikularra itxita egongo da azaroaren 23ra arte, tunelean eta bideetan obrak egin behar dituztelako, eta haren ordez autobusa izango da, Bilboko Udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Artxandako Funikularra sozietate publikoak egingo ditu obrak. Hain zuzen ere, tunelaren inguruetan bidea berregingo da eta oinarriko hormigoi armatuzko lauza eta finkatzeko eta ainguratzeko sistemak jarriko dira.
Zerbitzua berriro hasi arte, Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak autobusa jarriko du funikularreko bi geltokien artean bidaiariak eraman eta ekartzeko.
Autobusa 15 minuturik behin ibiliko da, lanegunetan 07:15etik 22:00etara eta jaiegunetan 08:15etik 22:00etara. Tarifak funikularreko berberak izango dira.
Más en Bilbao
-
III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en el Edificio del Ensanche de Bilbao
-
En imágenes: III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en Bilbao
-
Rekalde se sube a la bicicleta: talleres, rutas y actividades para toda la familia este domingo
-
Deusto se despide de su polideportivo durante dos meses: así será la gran reforma prevista