BILBO. Hartara, gazteek, musikako ikasleek eta zaleek hitzordua dute Dock Aretoan eta Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte pasealekua, 3) Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako “Ideiak Martxan” lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako baten eskutik.
Zuzeneko emanaldiak eta tailerrak alderreskan 12:00etatik
20:00etara bitartean, aparteko aukera eskaintzeko parte- hartzaileek euren esperientziak trukatu eta euren talentua erakutsi dezaten, hainbat musika-estilo barne hartuta, gazteek eta gaztetxoek protagonista izan daitezen eta euren belaunaldiko jendearekin jardun dezaten.
Tailerrak parte hartzeko sarrera doakoa izango da, izena aldez aurretik emanda web orri honetan: https://www.facebook.com/gazteenmusikafesta.
ZIENTZIA, PERKUSIOA ETA INPROBISAZIO SORTZAILEA
Musikaren zenbait alderdi deskubritzea eta esperimentatzea da “Gazteen Musika Festaren” helbururik behinena. Hortaz, emanaldiekin batera zenbait tailer egingo dira egun osoan zehar:
Afrikar perkusioko tailerra: 12-20 urteko neska-mutilentzat, musikaz jakin zein jakin ez..
Musika eta teknologia berrien tailerra: soinuaren, fisikaren, matematikaren, elektronikaren eta abarren alorretan esperimentatzeko. 15-20 urteko gazteentzat, musikaz eta zientziez jakin zein jakin ez.
Inprobisazio sortzailearen tailerra: alderdi erritmikoak eta melodikoak jorratzeko lekua, ikuspegi dinamiko eta sortzailetik betiere. 12-20 urteko gazteentzat, nolabaiteko abilezia dutenentzat instrumenturen batekin.
IDEIAK MARTXAN: BILBOKO BIZITZA SOZIALA ABERASTEA GAZTEEN IKUSPEGITIK
Bilboko Udalak sustatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako Ideiak Martxan lehiaketaren helburua da Bilboko gazteen eta gazte-taldeen ekimen sortzaileen garapenari laguntza ematea, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte har dezaten eta bertan lagundu dezaten. Gaztedi Bizkaia 2020 estrategiaren testuinguruan, zehazki Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak izenpetutako Udal Gaztedi Bilbao hitzarmenean, kokatutako programa honen bidez, Udalaren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrek beren proiektuak garatzen esperimentatzea eta ikastea.
Saritutako ekimenen buruak gazteak dira eta hainbat alorretakoak: poesia, artea, musika, balioak edo jasangarritasuna.
Hirugarren edizio honetan, zortzi ekimen saritu ditu ekitaldien antolakuntzako eta sorkuntza industriako profesionalek eta Bilboko Udaleko Gazteen Gaietarako Zerbitzuko teknikariek osatutako epaimahaiak.