BILBO. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da Iñaki Urkizu (Beasain, 1961). Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, ?Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

Biharko kontzertuaren ondoren, Bilboko Musika Bandak musikaz beteko du Areatzako Kioskoa hurrengo ostiraletan, maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 10 eta 17an. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Banda osatzen duten 45 musikari baino gehiago horiek Areatzako Kioskora igoko dira, ehun urte baino gehiago dituen gure taldeak 1895eko ekainaren 9an, José Sáinz Basaberen zuzendaritzapean, bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berera.

Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren menpeko BilbaoMusika erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.