3.000tik gora gaztek jaso dute prestakuntza heziketa afektibo sexualari buruz
Bilboko Udalak hogei urtetik gora daramatza heziketa sexuala lantzen gaztetzoekin
Heziketa sexuala koitoaz edo HIESAz hitz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da. Osasun eta Kontsumo Sailak ia hogeita hamar urte daramatza heziketa sexuala jorratzen gaztetxoekin, gazteekin, puberrekin, euren familiekin eta eskolekin.
Orain arte gaztetxoentzat eta gazteentzat baliagarriak ziren identifikazio-ereduak familiak eta eskolak eskaintzen zituen; aldatzen ari da hori baina; orain teknologia berriak eta euren harremanetarako sareak dira eredu-emaileak. Horren ondorioz sortutako kontraesanek segurtasunik eza eta nahastea eragin eta gezurrezko errealitatera eraman ohi ditu eta, jakina, hori ez da ona ez hazkunderako, ez erantzukizunak hartzeko.
Osasun eta Kontsuma Silak, haatik, prozesu bezala ulertutako lana planteatu du puberrek, gaztetxoek eta gazteek aukera izan dezaten antsietatea gutxitzeko lagungarri izango dituzten ezagupenak jasotzeko eta, horrela, jarduera sexual aktiboaz eta kontzienteaz gozatu daitezen eta, aldi berean, arriskurik gabeko sexualitatea izateko irizpideak eta erantzukizunak izan ditzaten.
Urte hauetako lanaren ondorioa da heziketa sexual osasungarria lortzeko adin, leku eta une historiko bakoitzaren garapen psikoafektiboaren eta sozialaren testuingurua hartu behar dela aintzat. Hortaz, Osasun eta Kontsumo Sailaren programak talde bakoitzaren errealitatera hurreratzen saiatzen dira. Esku-hartze mota bi daude:
- Testuinguru zabalagotik, prebentzio unibertsal bezala: gaur egungo harreman sozialen barruan, alderdi fisikoei eta psikologikoei buruzko taldekako informazio eta formazio-lanerako espazioak sortzea, gaztetxoek eta gazteek aztertzeko elementuak aurki ditzaten, bizi duten prozesua ulertzeko eta alternatibak bilatzeko. 11-15 urteko ikasleak dituzten Bilboko derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako 46 ikastetxe publikoetan 60 tailer egin dira (141 talde) eta 2.727 ikaslek hartu dute parte.Ohartu dira, bestalde, puber eta gaztetxo batzuek ez dutela ezagutzen bizitzen ari diren hazkunde-prozesua eta zailtasunak dituztela euren autonomia pertsonala eta soziala taxutzeko eta kontuan hartzeko bestea (indibidualismoa).
- Lan zehatzagoa, prebentzio selektibo moduan lanbide-heziketako ikastetxeetan: 16-20 urtekoekin, beharbada arriskudun praktika sexualak dituztenekin, prebentzio-programa egiten da. Programa horretan laguntza bilatzeko eta/edo arazoak konpontzeko trebeziak jorratzen dira. Tailer hauek Bilboko lanbide-heziketako 10 ikastetxetan egin dira; guztira 22 tailer eta 15-18 urteko 336 ikaslerekin.
Preserbatiboa ez dute ohiz erabiltzen eta gutxi dakite antisorgailuez, sexualitateaz eta ugalketaz.
Más en Bilbao
-
La 'invasión' inglesa deja luces y sombras en el sector hostelero de Bilbao
-
Hasta 17 millones para que los bizkaibuses circulen hasta medianoche
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"