BILBO. BilbokoUdalak abian jarri du "Ideiak Martxan" lehiaketaren beste ediziobat, gazteen ekimen sortzaileen garapenari laguntzeko, uriko bizitzasozialean eta kulturalean parte har dezaten eta horiek aberatsditzaten.
Proiektusortzaile eta berritzaileak, urirako interesgarriak eta uriarenaurrerapenean lagunduko duten proiektuak bultzatuko dira lehiaketan.Parte hartu ahal izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, Bilbonerroldatuta badaude eta elkarte edo enpresa bat ez badira, eta hauekizango dira proiektuetarako gaiak:
- Kultura:arte plastikoak, ikustekoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika,literatura...
- Diseinugrafikoa, interaktiboa, moda...
- Arkitektura,hirigintza eta ondarea.
- Informazioareneta komunikazioaren teknologiak.
- Zientziaeta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasunenergetikoa, digitala...).
- Berrikuntzasoziala (partaidetza, kontsumoa, osasuna, turismoa, aisialdia...).
- Kirolaeta jarduera fisikoa.
- Kulturartekotasuna.
Ideiabera ez eze, ideia gauzatzeko era ere sarituko da. Hori dela-eta, etaBilborock ekipamendua gazteentzako proiektuetarako bultzatzeko,interesgarritzat joko da Bilbo Zaharrean dagoen areto horretan egingodiren ekimenak aurkeztea.
Izenaemateko epea 2016ko otsailaren 15ean bukatuko da.
ProiektuakBilboko Udalaren Erregistro Orokorrean (San Agustin eraikina, ErnestoErkoreka plaza 12) edo barrutietako udal bulegoetan aurkez daitezke,astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.