Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak doako sarrera izango du ostiral honetan
BILBO. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bere 12. urteurrena ospatuko du ostiral honetan, azaroaren 20an, doako sarrera eskainiz. Horrela, museora hurbiltzen direnek "ateak zabalik aurkituko dituzte" eta berriki aurkeztu den "Euskal Herria Flandes eta Europatik ikusita. Antzinako kartografia, XVI eta XVII. mendeak" kartografia erakusketarekin batera, "Itsasadarraren magia" eta "Montserrat: askatasunaren bila" aldi baterako erakusketak ere bisitatu ahal izango dituzte. Museoa 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 2003ko azaroaren 20an ireki zituen ateak, eta 40 erakusketa baino gehiago antolatu ditu, 30 ontzi baino gehiago bisitatzeko aukera eman du eta milaka ikaslek bertan egindako tailerretan parte hartu dute.
Bere arduradunek gogorarazi dutenez, museoak Bilboko itsasadarrarekin lotura duen ondarea kontserbatu eta zabaltzea du helburu, eta horretan dihardu lanean, "kalitatezko eta balio anitzeko kultura eta hezkuntza eskaintza zabala eskainiz, bisitatzen gaituzten guztioi itsasoa eta itsasadarra hubiltzeko desiraz".
Beste alde batetik, itsas museoak antolatu dituen Gabonetako tailerretan parte hartu ahal izateko izen ematea zabalduko da azaroaren 23an. Tailerrak abenduaren 23, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean egingo dira.
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones