Síguenos en redes sociales:

Azkuna zentroak jendearentzako arreta gune berria inauguratu du

Az Shop guneari esker Azkuna zentroko arreta gunea orain "hurbilagoa eta sartzeko errazagoa" izango da

Azkuna zentroak jendearentzako arreta gune berria inauguratu duOskar Martínez

BILBO. Zentroko arduradunek inaugurazioan adierazi dutenez, Az Shop guneari esker, Azkuna zentroko arreta gunea orain "hurbilagoa eta sartzeko errazagoa" izango da. "Hemendik aurrera, nahi duena Az Shop gunera hurbildu ahal izango da zentroan gertatzen ari diren jarduerak eta zeintzuk dauden programatuta ezagutzeko edo kudeaketak egiteko", esan dute.

Gune berrian Az Txartela tramitatuko da zentroko jardueren sarrera erosketetan deskontuak lortu ahal izateko edo Mediateka BBK-ko zerbitzuetara sartzeko, besteak beste. Jendea hartzeko espazio berrian iradokizunak ere utzi ahal izango dira, zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz. Halaber, zentroak egiten dituen bisitaldi gidatuen hasiera eta amaierarako elkargunea izango da.

AZ COLLECTION

Bestalde, Az Shop gunean Az Collection linea korporatiboa aurki daiteke, diseinu esklusiboarekin egindako paper dendako 150 artikulu, dekorazio eta opariekin. Az Collection bildumako lehen irudia Azkuna zentroko hiru eraikinak mantentzen dituzten zutabeak dira; zentroaren sinbolo adierazgarrienetarikoak dira eta artearen historia eta mendeetan zeharreko kulturak gogoratzen dituzte.

"Arretaz aukeratutako eta kalitate handiko elementuz" osatutako bilduma da; adibidez, %100 kotoi organikoan egindako adin guztietarako kamisetak edo Ana Roquero euskal diseinugileak zeramikan egindako Jomón baxerako modelo desberdinak. pPaper dendako eta idazketako elementu originalak, posta txartelak zutabe bakoitzeko deskribapenarekin eta etxea apaintzeko artikuluak ditu linea berriak.

Sorta honen sorrerarako, Azkuna zentroak, ahal den neurrian, bertoko hornitzaileengana jo du, zentroak inguruko enpresekin hartutako konpromisoarekin bat eginez.

Gune korporatibo berriak Azkuna zentroak erakusgai izan dituen erakusketen argitalpenen aukeraketa, katalogoak eta DVDak ere izango ditu. Az Shop egunero egongo da irekita, 09:00etatik 21:00etara, itxi gabe.