BILBO. Gaztea Tech programan 16 eta 25 urte bitarteko 120 gazte bilbotar aritu izan dira Zabalgune eraikinean bost egunez (ekainaren 29tik bihar arte), teknologian oinarritutako tailer sortzaileetan.

Euskal Herriko eta Europako teknologo, ingeniari, maker, artista eta diseinatzaile ospetsuekin batera, parte-hartzaileek 3D inprimagailuak erabiltzen, robotika eta programazio sortzailea eta ehunen elektronika (moda eta teknologia) ikasi dute. Eta ordainetan, tailerren azken egunean, gazteek etxera eraman ahal izango dute egindako objektua, gaian sakontzen jarraitzeko.

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailaren laguntzarekin, gazteen arten sorkuntza digitalerako teknologien erabilera zabaltzearen alde egin du aurten ere Gaztea Tech programaren hirugarren edizioarekin. Programa hori Zabalgune Eraikinean egiten ari da ekainaren 29tik, astelehena, uztailaren 3ra, barikua.

Gaztea Tech programan hiru diziplina daude:

  • 3D inpresioa eta fabrikazio digitala: 3D inprimagailuekin objektu desberdinak egitea, abangoardiako makina erabiltzen ikasiz eta interneten bidez ezagutzak eta diseinuak partekatzen dituzten komunitate desberdinetan sakonduz. Modulu hori eman dute David Gonzálezek (Bizkaiko 3D inprimagailuen lehen enpresaren fundatzailea), Koldo Santistebanek (teknologoa, makerra eta gazteentzako teknologia sortzaileetan aditua), eta Nerea Calvok (Doke taldekoa, Robocup lehiaketa teknologikoaren estatuko irabazlea).
  • Robotika eta programazio sortzailea: Parte?hartzaileek hutsetik sortu dituzte beren draw-botak, marrazkiak egiten dituzten beso robotikoak, eta elektronika eta programazioko nozioak ikasi dituzte. Tailer honetako irakasleak izan dira Svet Ivanchev, teknologoa eta software libreko Efaberenpresako kontseilari delegatua, eta Jon Agüero, ingeniaria eta makerra, teknologia sortzailearen proiektuetan zenbait urtetako esperientzia daukana.
  • Textile hacking-moda teknologia: Parte?hartzaileek pieza edo osagarri bat egin dute material adimenduekin, era guztietako ehunetan eta oihaletan teknologia sartzea ahalbidetzen baitute.

Modulu honetan programazioko kontzeptuak eta abangoardiako material berrietarako sarrera praktikoa ere sartu da. Tailerreko irakaslea Melissa Coleman izan da, Londresen bizi den ingeniari informatikoa, artista eta interakzioko diseinatzailea. Arlo honetako aitzindaria da munduan eta Londreseko Victoria eta Albert Museoan hilean bi aldiz ehun elektronikoen inguruan egiten den topaketako koordinatzailea da.

Udal programa honek eragina dauka profil guztietako gazteengan. Aurreko urte batzuetako parte-hartzaileen artean nabarmenak dira ikasitakoa egiten ari diren gazteak eta horietako batek Yale Engineering Association ospetsuko sari bat lortu du fabrikazio digitalarekin garatutako prototipo bati esker. Beste batzuk aipatzeko, gazte batzuek lana lortu dute Gaztea Tech programako esperientzia euren curriculumean sartu ondoren, material adimendunak erabili dituzte beren lehen moda-bilduman edo teknologia kluba sortu dute beren ikastetxean.