Síguenos en redes sociales:

Red Crocodile eta Mamma Jam, 'Basrrutirock' programan apirilaren 30ean

Talde hasiberriek zuzenean jotzeko esperientzia har dezaten

Red Crocodile eta Mamma Jam, 'Basrrutirock' programan apirilaren 30eanThe Mamma Jam Facebook

BILBAO.Bilborock Aretoan, bihar, eguena, apirilak 30, 20:00etan banda bi: RED CROCODILE. Talde honek hard rockeko proposamena azalduko du taula gainean. Beste banda batzuen eragina ikusten da euren musikan: Jet, Skid Row, Steel Panther, Muse, Foo Fighters, Judas Priest, Guns & Roses eta Arctic Monkeys, besteak beste. Gau berean, MAMMA JAM taldeak joko du, Radiohead-en, Muse-n edo Pink Floyd-en musikaren eragina duen taldea, hain zuzen ere.

Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

Barrutirock-en barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.

Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte.