Síguenos en redes sociales:

Bidebarrieta kulturguneak Pedro García Aguadoren 'Aprender a educar' liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du

Bidebarrieta kulturguneak Pedro García Aguadoren 'Aprender a educar' liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko duDEIA

BILBAO. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Gizazinea programaren barruan dagoen hitzaldi-solasaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte. Saioaren helburua gurasoei jarraibideak ematea da, euren seme-alabak zoriontsu, autonomo, arduratsu eta balioetan aberats izan daitezen eta zoritxarrari eta arazoei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten lortzen laguntzeko.

Martxoaren hasieratik dago martxan Gizazinea programa Ibaiondoko barrutian. Kultur ekimenaren helburua, balioetan oinarritutako hezkuntza eta giza eskubideak arte eta ikus-entzunezkoetako sormenarekin lotzea da, gaurkotasuna duten gaietara hurbiltzeko, nazioarteko gatazketara, pobreziara edo elkartasunera, eta baita familia barruko harremanetara eta gure gazteen arazoetara ere, zinearen, arte eszenikoen, musikaren eta liburuen munduaren bitartez, guztia ere gogoeta eta solasaldia sustatzeko xedez.

“Aprender a educar”, Pedro García Aguado waterpolo jokalari ohi eta telebistako Hermano Mayor eta El Campamento saioetako coach-aren eta Francisco Castaño Mena bigarren hezkuntzako irakasle, aholkulari eta familia orientatzailearen hezkuntza programa da.

Liburua, biek gurasoentzat eta hezitzaileentzat antolatzen dituzten hitzaldietan dago oinarrituta, eta bertan, seme-alaben hezkuntzari dagokionez egon daitezkeen zailtasunei aurre egin ahal izateko metodoak eta tresnak aztertzen dituzte.