Harri-zulatzaile erakusketa Burdin Festan
Martzana kaia. Asteburuan zehar ospatutako Bilboko meatzeen festak atzo goizean ikusmira handia sortu zuen. Izan ere, 13.00etatik aurrera, harri zulatzaileen erakusketa proba finaz gozatu ahal izan zuten Martzana kaira hurreratutakoek. Horrez gain, BilbaoHistorikoko II Nazioarteko Putxera Txapelketa, larunbatean ere martxan egondako artisau azoka edo Talotokiak jai-giro ederra eman zioten ekitaldiari. Hainbat jolas-jardueraz bestalde, Bilboko historiak ere toki garrantzitsua izan zuen Burdin Festan: meatze eta burdinak hirian izandako zeresana kalera ateratzea izan da xede nagusi. Foto: José Mari Martinez