Abiadura kontrolatzeko kanpaina egingo du Bilboko Udaltzaingoak datorren astean
BILBO. Modu honetan, Bilboko Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunero, kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzeko; beste batzuetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
Joan den urtean abiadura kontrolatzeko bost kanpaina egin ziren Bilbon. Udaltzainek 1.188 ibilgailuri isuna jarri zieten -orotara 492.312 ibilgailuk parte hartu zuten kanpainan-, eta horrek esan nahi du %0,24 ibilgailuri isuna jarri zitzaiela.
Más en Bilbao
-
Comienzan las obras para el paseo que unirá el Guggenheim y el Bellas Artes
-
La declaración de Bilbao como Zona Tensionada de Vivienda se retrasa hasta otoño
-
Bilbao proyectará este verano ocho películas al aire libre
-
El tranvía de Bilbao interrumpirá su servicio este sábado entre Arriaga y Abando durante cinco horas