Bilbo. Txema Azkuenagak, Bilboko EH Bilduko bozaramaileak, kargua utziko du erretiroa hartuko duelako. Bi urtez aritu da udal lanetan eta Azkuenagaren hitzetan, "bizi izan duen esperientzia ahaztezina izan da". Esperientzia "zaila, erantzunkizun izugarria duena eta harrotasunez igaro duena", nabarmendu zuen agur esateko orduan.

Bizi ziklo bat bete duela adierazi zuen atzo Bilboko Udaletxean eskainitako agerraldian. "Erronka izan zen nirentzat Bilboko alkategai izatea onartzea. Pentsaezina, imajinaezina...", bere esanetan. "Ez naiz politikaria eta mundu honetan sar-tzea ez da erraza", adierazi zuen. Ekainak 4ean izango da bere azken agurra udaletxean. Orain arte Azkuenagak egindako bozeramale lanak Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak egingo ditu, eta, bestalde, David Lopategi -Bilboko EH Bilduko zerrandan hurrengoa- izango da zinegotzi berria. "Ilusioz jaso dut kargua. Kaletik nator, jendearekin lan egiten ohituta nago eta nire asmoa, udala den bunker hori apur-tzea da, erakunde hurbilagoa lortzea dut helburuen artean", azpimarratu zuen Lopategik, 33 urteko bilbotarra eta gizarte-hezitzailea denak.

Biloba eta kirola Azkuenagaren-tzat ziklo berri bat hastear dago, guztiz deberdina eta bertzat zoragarria. "Orain asti libre gehiago izango dut, etxeko lanak egiteko, bizikletan ibiltzeko, nahi ditudan liburuak lasaitasunez irakurketzeko", aipatu zuen. Agerraldiaren bukaeran, Azkuenagak ezin izan zion emozioari eutsi bere bilobari eskainitako hi-tzak esatean: "Bizitzaren egunsentia distiratsua, ederra eta itxaropentsua da. Nire bilobarekin berriro bizitzen ari naiz esperientzia zoragarri hau", nabarmendu zuen. Azkuenagak karguari uko egin dio baina bere agurrean Bilboko alkatea izateko bozka eman ziotenei eskerrak eman nahi izan zizkien. "Independiente gisa etorri nintzen eta independiente gisa agur esaten dudan arren, Bilduren proiektuarekiko dudan identifikazioak hautsiezin darrai, eta atzealdetik nire lankidetzak aurrera jarraituko du". Nahiz eta udaletik kanpo egon, Azkuenagak Bilborengatik eta Bilboren alde lanean jarraituko duela adierazi zuen, auzotarren mugimendu eta pentsionista elkarteekin elkarnean.