Síguenos en redes sociales:

Amaitu dira Artxandako Funikularrean egiten ari ziren lanak

Amaitu dira Artxandako Funikularrean egiten ari ziren lanakFOTOS: PABLO VIÑAS

BILBO. Funikularraren geltokia berritzeko eta modernizatzeko lanak ekainean hasi ziren, zerbitzuaren etenaldiaz baliatuta. Horrela, Matikoko metroaren geltokia eraikitzen amaitu arte, azpiegituraren segurtasuna bermatzeko metalezko hainbat zertxa, xafla iragazgaitza eta sare elektrosoldatua instalatu dira, geltokia funikularraren tunelarekiko perpendikularrean baitago.

Artxandako Funikularraren barruko geltokia berritzearen kostua 112.668 eurokoa izan da eta geltokiaren barruko espazioa guztiz berritzeko aukera eman du. Horrela, erabiltzaileen irisgarritasuna eta erosotasuna handitu eta Barik txartelaren sistemarako egokitzapena amaitu da.

Arotzeria eta barruko itxiturak, sabaiak, zoladurak, azuleju-estaldurak eta instalazio elektrikoa ere berritu dira. Gainera, erabiltzaileen arreta eta geltokiaren beraren nahiz Artxandako Funikularrak kudeatutako igogailu publikoen bideo-kontroleko lanak hobetuko dituen geltokiko txarteldegi berri eta handiagoa jarri da.

Artxandako Funikularraren zerbitzua uztailaren 5ean berriro hasi ondoren, Bilboko Udalak hasitako lanak amaitu ditu, Funikularreko plaza Moraza plazari lotzen duen igogailuaren zuloa berritzeko obrak eta sarbidean lehen zeuden arkitekturazko oztopoen ezabaketa barne hartuta. Obra hauek 198.250 euroko guztizko kostua izan dute, eta 2. Barrutiko (Uribarri) Auzokide Planak aurreikusitako jarduera-multzo zabalaren barruan daude.