BILBO. Gaur hasi eta pirilaren 29ra arte beste 17 partidu jokatuko dira Euroligan eta ikusteko sarrerak doakoak izango dira, leku guztiak bete arte. Bestalde, partidu gehienak Txurdinagako udal kiroldegian jokatuko dira, hirugarren eta laugarren posturako partidua eta finala barne.
Juan Mari Aburto Alkatea Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Euroligako finaletako lehenengo partidua ikustera joan da gaur. Aburto Alkatearekin batera, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotzia, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako Foru diputatua eta Ana Otadui Batzar nagusietako presidentea izan dira.
Europa goi-mailako saskibaloiko hitzordu garrantzitsu honetako aurrenekoa izan da partidu hau. Txurdinagako Udalk Kiroldegian jokatu da eta nor baino nor aritu dira Bidaideak Bilbao BSR eta Austriako Interwetten Coldplast Sitting Bulls taldea.
Gurpil Aulki gaineko Saskibaloiko Nazioarteko Federazioak Bilbo izendatu du aurtengo finalen faseko antolatzaile, ikusita 2017ko finalaren aurreko fasea antolatu izanak emandako arrakasta. Horrela, Bilbok nazioarte mailan garrantzi handikoak diren ekitaldiak antolatzeko ahalmena duela eta politika, kultura edo kirol arloko ekitaldi handien egoitza izateko interesa pizten duela onartzen da.
Bilboko Udalak Europa mailako kirol ekitaldi honen alde egin du, gure gizartean kirol egokitua ikusgai egiteko modua ere badelako. Ildo horretatik, “Bilborako Kirolaren Plan Estrategikoan” jasota dago Udalak kirol egokitua sustatzeko eta laguntzeko hartu duen konpromisoa. Udalak uste du dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat kirola egitea ohitura osasuntsu eta aktiboa izateaz gain, integratzeko eta gizarteratzeko tresna ere badela.
Gainera, final hauei esker, Udalak -berdintasunarekin eta inklusioarekin konpromisoa hartua baitu- egunez eguneko bizimoduan funtsezkoak diren zenbait balio sustatzen ditu: ahalegina, adiskidetasuna, irmotasuna, integrazioa eta zailtasunak gainditzeko grina.
EGUTEGIA
Partiduak barikuan, zapatuan eta domekan izango dira, Lasesarreko eta Txurdinagako kiroldegietan; Txurdinagakoan finala eta hirugarren eta laugarren posturako partidua ere jokatuko dira. Kiroldegietarako sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.
Apirilaren 27a, barikua:
12:30h: Bidaideak Bilbao BSR ? Interwetten Coldplast Sitting Bulls. Txurdinagako kiroldegia.
Galatasaray Sk ? London Titans WBC. Lasesarreko kiroldegia.
14:45h: The Owls ? BG Baskets Hamburg. Txurdinagako kiroldegia.
Kardemir Karabüskspor Kulübü ? BJK RMK Marine. Lasesarreko kiroldegia.
17:45h: London Titans WBC ? Bidaideak Bilbao BSR. Txurdinagako kiroldegia.
18:00h: Interwetten Coldplast Sitting Bulls - Galatasaray Sk. Lasesarreko kiroldegia.
19:45h: BJK RMK Marine ? The Owls. Txurdinagako kiroldegia.
20:15h: BG Baskets Hamburg - Kardemir Karabüskspor Kulübü. Lasesarreko kiroldegia.
Apirilaren 28a, zapatua:
09:30h: Galatasaray Sk - Bidaideak Bilbao BSR. Txurdinagako kiroldegia.
London Titans WBC - Interwetten Coldplast Sitting Bulls. Lasesarreko kiroldegia.
11:45h: Kardemir Karabüskspor Kulübü - The Owls. Txurdinagako kiroldegia.
BJK RMK Marine - BG Baskets Hamburg. Lasesarreko kiroldegia.
15:15h: 5. eta 6. tokia. Txurdinagako kiroldegia.
7. eta 8. tokia. Lasesarreko kiroldegia.
17:30h: Final aurrekoa. Txurdinagako kiroldegia.
Final aurrekoa. Lasesarreko kiroldegia.
Apirilaren 29a, domeka:
10:00h: 3. eta 4. tokia. Txurdinagako kiroldegia.
12:15h: FINALA. Txurdinagako kiroldegia.