Bilbok musika-proiektu berri bat gehitu dio udaberri honetako kultura-agendari: Bilboko Irudiak kontzertu-zikloa, Bilbao Gozo programaren barruan. Ekimen hau Rossini abesbatzak antolatzen du, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Gozogileen Elkartearen laguntzarekin.
Rossini abesbatzak, Ana Begoña Hernández zuzendari eta Juan José Ortega pianoan dituena, buru duen Carlos Imaz musikari bilbotarrak oraingo honetarako berariaz konposatutako lanak interpretatuko ditu. Bertaratzen direnek ibilbide bat egingo dute Bilboko historiaren hainbat garai eta leku adierazgarritan barrena: bilbotarrak, Bilboko itsasadarra, Erriberako Merkatua, bidaia bat trenez, sirimiria eta abarretan.
Bizkaiko Gozogileen Elkarteak bat egin du ekimen horrekin, Bilboko pastel tipikoei -karolina, gurin-opila, opil suitzarra edo arroz-pastela- abesti bat eskainiz.
Prentsaurrekoa egin dute Bizkaiko Gozogileen Elkartearen instalazioetan eta hauek izan dira bertan: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia; Gorka Teijeiro, Ana Begoña Hernández eta Félix Primo, Rossini abesbatzaren ordezkariak; Elena Espeso, Bizkaiko Gozogileen Elkarteko kudeatzailea; eta Carlos Imaz, musikaria eta konpositorea. Aurkezpenean proiektuari buruzko xehetasun guztiak eman dituzte.
BILBAO GOZO "BILBOKO IRUDIAK" PROGRAMA
- Maiatzak 9. Errekaldeko udaltegia
- Maiatzak 16. Begoñako udaltegia
- Maiatzak 23. Otxarkoagako udaltegia
- Maiatzak 30. Enkarnazio eliza
- Ekainak 6: Sortzez Garbiaren parrokia
- Ekainak 13. Sarrikoko Kontserbatorioa