Bilboko Udalak ireki du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren originalak jasotzeko epea. Bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, ondoren argitaratzeaz gain.
Ekimen kultural honek bi helburu ditu: batetik, literatur sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea. Lehiaketa 2025eko martxoaren 30ean amaituko da.
Lehiaketa edozein nazionalitatetako 18 urtetik gorako idazleentzat zabalik dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Ez da aukeratutako hizkuntzaz besteko itzulpenik onartuko, lan originalak izan beharko dute eta aurretik sarituak izan ez direnak. Gaia librea da, eta gehienez ere hamabost orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidea, 12. gorputza), eta 1,5eko espazioarekin.
Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira www.bilbao.eus/concursoaresti udal web orrian edo www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean, non lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango den.
Aurrekoetan bezala, modalitate bakoitzak literatura-arloko pertsona ospetsuek osatutako bere epaimahaia izango du,
2024KO EDIZIOA
Aurreko deialdian, Cesar Anguianok "Nuevo camino hacia el mar" ipuinagatik eta Amagoia Muxika Telleriak "Azazkalak" lanagatik jaso zituzten sariak, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Gaztelaniazko akzesitak Alisa Leinentzat izan ziren "Bahía de los ángeles" kontakizunagatik eta Verónica Avilés Calderónentzat "Kintsugi" lanagatik. Euskarazko modalitatean, Oskar Azkona García ("Trail running") eta Maitane Pérez Argote ("Lurrikarak”).