Síguenos en redes sociales:

Bilbaopoesia jaialdiak Piedad Bonnet artistari, edizio honetan dagoen izen nagusienetakoari, ongietorria eman dio

Belgikan jaio bazen ere, gaztelaniaz garatu izan du bere lana eta gaur egun, Estatuko poetarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da

Bilbaopoesia jaialdiak Piedad Bonnet artistari, edizio honetan dagoen izen nagusienetakoari, ongietorria eman dioB.U.

Bilbaopoesia jaialdiak Piedad Bonnet artistari, edizio honetan dagoen izen nagusienetakoari, ongietorria eman dio. 1951n Kolonbian jaioa, Andeetako Unibertsitatean Filosofia eta Letretan ikasi zuen. Zortzi poema liburu eta hainbat antologia argitaratu ditu. Antzerkigile lanak egin ditu ere, eta sei eleberri publikatu ditu. Hori guztiaz gain, "Lo que no tiene nombre" izeneko testigantza liburu baten egilea da, bertan bere semearen heriotza kontatzen duen historia narratzen du. Hau, azken 25 urteetako 100 liburu onenen artean dago eta aipatzeko ere, 2016an. Poesiako Sari Nazionala jaso zuen "El hilo de los días" lanagatik, Kolonbiako Kultura Institutuak 1994an emandakoa.

Piedad Bonneten lehen aldia da jaialdian ostiralean Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan egingo den errezitaldi poetikoan bere debutua egingo du Chantal Maillard poetarekin batera. 

CHANTAL MAILLARD

Belgikan jaio bazen ere, gaztelaniaz garatu izan du bere lana eta gaur egun, Estatuko poetarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Pentsamendu sakoneko hainbat liburu garatu ditu, eta bere belaunaldiko idazlerik nabarmengarrienetakotzat jotzen da. Bere lanik ezagunenen artean "La tierra prometida", "La razón estética", "Huesos" eta "¿Es posible un mundo sin violencia?" apatu behar dira. Mina, arroztasuna, zentzu-galera eta itxaropenaren bilaketa dira bere ibilbide literarioan gehien nabarmentzen diren gaiak.

Egun horietarako eskuragarri dauden online gonbidapenak agortuta daude, baina sarrera multzo txiki bat egongo da leihatilan ekitaldiaren aurretik.