Síguenos en redes sociales:

Horrela izango da hauteskunde mahaien osaera eusko legebiltzarrerako hauteskundeei begira

Guztira 267.386 bilbotarrek eman ahal izango dute botoa

Horrela izango da hauteskunde mahaien osaera eusko legebiltzarrerako hauteskundeei begira. Bizkaiko hiriburuan 358 mahai eta 48 hautesleku egongo dira, eta 1.074 pertsona mahaietan. Guztira 267.386 bilbotarrek eman ahal izango dute botoa.

Udalak dei egiten die herritarrei, bai errolda-inskripzioa bai bozketa-lekua kontsulta ditzaten. Informazio hori etxe guztietara bidaliko da hauteskundeak baino egun batzuk lehenago.

BOTO-PAPERAK, GUTUN-AZALAK ETA HAUTESKUNDE-AGIRIAK:

  • Hauteslekuak: 48
  • Hauteskunde-mahaiak: 358
  • Erabili beharreko materiala: 358 hautetsontzi + 298 hauteskunde-kabina.
  • Boto-paperak: 3.210.000 inguru (batez beste 214.000 boto-paper x aurreikusitako 15 hautagai-zerrenda).
  • Bozkatzeko gutun-azalak: 267.386
  • Hauteskunde-dokumentazioa (eskuliburuak, mahaietako kideak, aktak, zerrendak...): 358 gutun-azal hauteskunde-dokumentazioarekin, eta 358 kit hauteskunde-mahaietarako materialarekin

1.550 PERTSONA INGURU LOGISTIKA-LANETAN:

  • 7 lantalde. Talde bakoitzak 51 mahai muntatuko ditu batez beste.
  • Inplikatutako pertsonak, guztira: 52 pertsona, taldeen arduradunen, beharginen eta banaketako kamioietako gidarien artean.
  • 358 mahaietarako agiriak eta paperak bozketa-egunaren aurreko hiru asteetan prestatzen dira.
  • Hauteskunde-materiala hauteskunde-asteko lehen egunetan eramaten da 48 hauteslekuetara.
  • 358 mahaiak hauteskunde-egunaren aurreko 48 orduetan egokitu, prestatu eta ikuskatzen dira.
  • Hauteskunde-eguna amaitu ondoren eta hurrengo bi egunetan hauteslekuetako material guztia desmuntatu, garraiatu eta itzuliko da.

HAUTESKUNDE EGUNA:

  • Hauteslekuetako eta boto-zenbaketaren behin-behineko transmisioko 80 arduradun.
  • Administrazioko 159 arduradun
  • 12 pertsona gorabeherak kontrolatu eta ebazteko.
  • 100 pertsona baino gehiago hauteskunde-zentroak ireki, itxi eta kudeatzeko lanetan.
  • 1.074 mahaikide (3.222 pertsonari deituko zaie lehenengo deialdian).