Amaia del Campok BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketaren IX. edizioa aurkeztu du
BAFFESTen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea da
Amaia del Campok BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketaren IX. edizioa aurkeztu du Madrilen. Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek, emakumeek egindako argazki onenak biltzen dituen ekimen horren xehetasun guztiak azaldu dituzte EFTIn egindako prentsaurrekoan. Prentsaurrekoaren ostean, «FOTOGRAFAS EN EL MEDIO» (EMAKUME ARGAZKILARIAK HEDABIDEETAN) deritzon mahai-ingurua izan da. Semíramis González gijondarra aritu da moderatzaile; Gonzálezek saria jasoko du martxoan bertan Thyssen Museoan, emakumeen arte-kolektiboarekin egindako lanagatik.
Hitzordua Barakaldon izango da, urrian zehar. Ekitaldian, Malu Reigal eta Carolina Diego izan dira, hau da, 2023ko lehiaketa irabazi zuten bi argazkilariak.
Horrela, mahai-inguruan parte hartu eta emakumeek hedabideetan izan duten bilakaerari buruzko ezagutza partekatu eta bizipenak kontatu dituztenak ondokoak izan dira:
- Emilia Gutiérrez, argazkilari erretiratu berria, lau hamarkadatan, Diputatuen Kongresuan aritutakoa.
- Susana Girón, argazkilari dokumentalista.
- Yone Estivariz, argazkilaria eta kultur kudeatzailea. Festibalaren antolakuntzako kidea da.
- Irene Zottola, argazkilaria eta egilea.
Mahai-ingurua ikus-entzule ororentzat antolatu da eta 90 minutu inguruko iraupena izan du. Bertan, emakumeek argazkilaritzan izan duten eginkizunari lotutako hainbat gai jorratu dira. Ildo horretan, mahai-inguruaren muina izan da emakumeek izan dituzten zailtasunak «gizonezkoen arlo» batean lan egiteko, lanbidearen ikuspegitik. Amaitzean, Malu Reigalek, BAFFEST festibalak urtero-urtero antolatzen duen lehiaketaren bi irabazleetako batek, «Manolete, 4», lana aurkeztu du; horri esker irabazi zuen lehiaketa azken edizioan.
Ildo horretan, BAFFESTen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Oinarriak argitaratzeaz batera, hasiera eman zaio BAFFESTen IX. edizioari. Barakaldoko Udalak bultzatzen du festibala, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik.
BAFFEST 2024, EMAKUME ARGAZKILAREN IX. LEHIAKETA
Honako deialdi hau estatuan bizi diren emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da, eta zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliagarria da, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde guztietara zabalik dagoela. Aurkezten diren lanak aribideko lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso EZ badute.
Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatutako epaimahaiak, Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatuta 20 lan aukeratuko dituzte eta egileek maiatzaren 18an eta 19an aurkeztuko dituzte.