Bertsoak eta poemak Bidebarrietako Liburutegian izango dira berriz ere martxoaren 15etik 24ra. Urtero egiten den literatura topaketa hau agertoki ezin hobea izango da berriz ere, estatuko zein nazioarteko lehen mailako poeten lanaz gozatzeko. Edizio berezi honetan, beste urte batzuetan jaialdian izan direnen parte hartzaidetza izango du. Antonio Gamoneda idazlearen adibidea da, Blas de Otero poetari egingo dion hasierako omenaldiarekin.

Bilboko Udalak antolatzen duen BILBAOPOESIA jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du “Kosta Ahala Kosta” lelopean, ospe handiko poeten eskaintza azabalarekin. Hogeita bosgarren edizioan, BILBAOPOESIA “Kosta Ahala Kosta” izenburua izango duena, etorkizunari begira jarritako asmoen adierazpena izatea du helburu, era berean jaialdiaren norabidea markatuko duen metafora izanik.

Programazioan jarritako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretik erreserba bat lortuz, honako hauek izan ezik: martxoaren 16an dagoen kontzertua “Agitado y Mezclado” Benjamín Prado eta Rebeca Jiménezen eskutik; martxoaren 23an programatuta dagoen “Lagun batek esan dit”, Iñaki Irazu poetaren letretatik konposatutako hogeita hamar bat abestirekin; eta martxoaren 24an, “Ez da seinalea galtzen, Joan Margarit gogoratuz”, haren semearen eskutik, Carles Margarit, azken edizioko Jazzaldian ere partu izan zuena. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotako prezioan hurrengo estekan.

Jaialdia literatura topaketa da, bertan irakurleek estatuko eta nazioarteko poeta ezagunen lanak entzun, ikusi eta goza ditzakete. 25 urte hauetan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian sari ugariak jaso dituzten poetak bildu ditu, hala nola Cervantes Saria irabazi duten Ida Vitale, Cristina Peri Rossi, Joan Margarit, Jose Manuel Caballero Bonald…; Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso dutenak ere, Yolanda Castaño, Miren Agur Meave, Yolanda Novo, Juan Carlos Mestre, Pere Gimferrer…; baita Gioconda Belli ere, Iberoamerikako Poesia Erregina Sofia Sariaren azken irabazlea dena; edo Antonio Gamoneda, Nazioarteko Poesia SAria, Cervantes SAria eta Arte Ederretako Urrezko Domina, edizio honi hasiera emateko itzuliko dena.

Datorren martxoaren 15etik aurrera, Bilboko eta Bizkaiko poesia eta literatura zaleek topaketa hunkigarri eta askotarikoz betetako esperientzia kulturalaz gozatzeko aukera izango dute.