Datorren otsailaren 5ean Santa Ageda eguna ospatuko da; egun oso berezia Barakaldorentzat eta Kastrexana auzoarentzat, Arroletza mendiko ermitara egiten duen ohiko erromeria egiten da eta. Artisau produktuekin osatutako hainbat postuk egongo dira baselizarako igoeran eta otsailak 4an, meza bat ere izango da.

Erromeria honetako fededun guztiei harrera egiteko, meza ordutegi bereziak antolatu dira ermitan, bertan baitago Santa Agedaren tailua. Horrela, igande honetan, hilak 4, meza izango da 11:00etan. Astelehenean, hilak 5, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan joan ahal izango da mezetara. Hurrengo igandean, hilak 11, meza 11:00etan izango da.

Baselizaraino iristeko bi bide daude: ezagunena eta errazena, Gurutzetatik abiatzen dena, eta Kastrexanatik hasten den bidea. Aurten erroskillak, San Blas lokarria, taloa, artisau-produktuak... erosteko postuak ere egongo dira.

KASTREXANAKO JAIAK

Barakaldoko Kastrexana auzoak herriko jaiak ospatzen ditu ostiralean hasi eta hilaren 11ra arte. Hogei ekitaldi baino gehiagoko egitarauarekin, mozorro lehiaketaz, haurrentzako txokolate festaz, Los Txutxien kontzertuaz, Iñaki Basaberen emanaldiaz eta Jotake eta Luhartz dantzaldiez gozatu ahal izango da. Gastronomia lehiaketa, parrillada herrikoia, kronoigoera, Mendipe dantzak, txalaparta tailuak... ere izango dira.

Gainera, Hezkuntza Arloaren laguntzarekin, Larrazabalgo Eskolak 12:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik, otsailaren 5ean (astelehena) eta 11n (igandea) bisitak egin ahal izateko.