Barakaldoko Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu egin du asteburu honetan bikotekideari jarraian eraso egin eta tratu txarrak emateagatik ordu batzuk lehenago ezarritako urruntze agindua ez betetzeagatik.

Zehazki, tratu txarrak emateagatik, mehatxatzeagatik eta iraintzeagatik inputatu zuten erasotzailea, bai eta ezarri ere urruntze agindua eta biktimarekin harremanetan jartzeko debekua.

Baina, hala ere, atzoko 189:20ak aldera, gizonezkoak biktima tabernaraino segitu zuen eta han, iraindu eta mehatxatu zuen, lokaleko atea kolpatzen zuen bitartean. Herritarren eta lekukoen laguntzari esker, berehala azaldu ziren udaltzainak lokalean, eta berriz ere atxilotu zuten gizonezkoa, eta epailearen aurrera eraman.

SUPERMERKATU BATEAN AGINTARITZARI ERASO EGITEAGATIK ATXILOTUA

Bestalde, 19 urteko gazte bat atxilotu zuen Udaltzaingoak ostiralean, agente bati eraso egin ondoren. Gizonezkoak aurrekari ugari zituen, lapurretagatik eta agintaritzaren aurkako erasoagatik.

Udaltzaingoak hainbat esku-hartze egin zituen aipatutako gizonarekin, udalerriko hainbat supermerkatutan eragozpenak eragiteagatik eta produktuak lapurtzen saiatzeagatik. Azkenean, gazteak agenteetako bati eraso egin zion saltoki batean prebentziozko miaketa bat egiten saiatzen ari zitzaionean. Poliziek geldiarazi egin behar izan zuten, bai eta atxilotu ere, egitate horiengatik.

Oso oldarkor jardun zuen atxilotuak azken supermerkatu horretan, ez soilik hango langileekin, ohiko moduan, baizik eta hari zuzendu zitzaion edonorekin ere.