Síguenos en redes sociales:

Goia gasolindegiko eraikina berregokituko du Gasteizko Udalak

Gasteizko Udalak Goia gasolindegiko eraikina berregokitzeko proiektua jarri egin du martxan. ITAU Arquitectura y Urbanismo enpresak idatziko du proiektua.

Enpresa hori izan da 5 lizitatzaile aurkeztu diren prozesuan aukeratutakoa. 21 Zabalguneko batzordeak gaur eman dio oniritzia “Agora” proiektua esleitzeari. Lanen aurrekontua 56.700 eurokoa izango da (BEZa aparte).

Esleipen-proposamena Juan Ignacio Lasagabaster, José María Villanueva eta Miguel Ángel García Fresca arkitektoek osatu duten Adituen Batzordeak egindako balorazioetan oinarritu da.

21 Zabalgunek maiatzean atera zuen eraikina berregokitzeko gauzatze-proiektua idazteko zerbitzuen kontratazioaren lehiaketa udal-gobernuaren eta Elkarrekin Podemosen udal-taldearen arteko akordioari esker. Gasolindegia turismo berdeko bulego, eta bizikletak alokatzeko eta ingurumeneko eta kultura arloko jarduerak egiteko gune bihurtuko da.

“Gure helburua da eraikin berezi, enblematiko eta balio arkitektoniko handia duenari bigarren bizitza bat ematea ekipamendura bideratutako erabilera edo helburu sozialarekin, eta are gehiago bere kokapen, hiriaren erdi-erdian, kontuan hartuta. Arreta berezia jarri dugu eraldaketa horrek ondare industrialari dagokionez eraikina manten dezan. Kultura-ondasuneko kalifikazioa eta kontserbazio estrukturalaren maila errespetatu beharko ditu. Horretarako, eraikina birgaitu eta egokituko da, baina ezingo da 1935ean López de Uralde eta Alonso arkitektoek proiektatutako jatorrizko ideia, eraikin arrazionalista diafano batena, aldatu”, azaldu du 21 Zabalguneko presidenteak. Horrekin lotuta, jarduera hau “erabiltzen ez diren eraikinak berreskuratzeko eta balioa emateko gure estrategiaren baitan kokatu behar dugu. Gure ondarea zaintzeko modurik onena bizitzaz betetzea da”.

Bestalde, Oscar Fernandez Elkarrekin Vitoria-Gasteizeko bozeramaileak azpimarratu du “espazio hori erreferentziazko leku bihurtuko dela Gasteizera hurbiltzen diren pertsonei arreta berezia eskaintzeko, gure inguruneko paisaia- eta ingurumen-aberastasunaren inguruan interesa baitute. Beste urrats bat eman dugu eraikin historiko bat birgaitzeko eta erabilera publikoa emateko. Espazio horrek udalerriko benetako Green Capital markaren erreferentzia-puntu bat sustatzeko balioko du, bai kanpora bai barrura begira “.

Irtenbide neurritsua, koherentea eta leheneratzeko aukera eskaintzen duena aurrez ikusteaz gain, zintzilik dauden habeen armazoia oinarri duen ageriko hormigoizko egitura baliotsua errespetatu beharko du. Gainera, eraikinari irisgarritasuna eman beharko zaio solairuetan proposatutako erabilera bermatu ahal izateko eta garrantzi berezia jarriko da eraikinaren solairu guztietarako irisgarritasunaren arazoa konpontzeari dagokionez. Sute mailako erantzuna eman beharko da eta, batez ere, bertan daudenak bertatik ateratzeari dagokionez, eta eraikinaren eta igogailua-eskailera kaxaren artean planteatutako urbanizazioa integratuta egotea baloratu dute salbuetsita utziz gero.