Gasteizko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu asteburuan zehar genero indarkeriagatik. Hala aurreratu dute prentsa-ohar baten bidez.

Igandean 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Salburua auzoko etxebizitza batean bikotekideari eragindako eraso-delituaren ustez egilea zelakoan.

Bestalde, udaltzainek 58 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriako delituaren ustezko egilea izateagatik. Zirkulazioko jazoera baten eraginez gertatu zen guztia San Martin auzoko kale batean. Gizonezkoak emakumeari eraso egin zion udaltzainen aurrean. Ondorioz, atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Erasoa

Bestalde, udaltzainek igandean 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Becerro de Bengoa kalean zebilen polizia-patruila baten laguntza eskatu zuen gizonezko bati eragindako eraso-delituaren ustezko egilea zelakoan. Erasoaren ondorioz, gainera, lesioak izan zituen gizonezkoak. Ustezko erasotzaileak (bertan zegoen oraindik ere) erasoa onartu zuen eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

Lesioak arma zuriarekin

Udaltzainek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ere larunbatean arma zuri batekin eragindako lesio larrien delitu baten ustezko egilea izateagatik. Guztia Fernandez de Lezeta eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleen arteko elkargunean izandako liskar batean gertatu zen. Bertan, gazte batek bularrean objektu zorrotz batekin eragindako zauriak jasan zituen.

Gertakariaren ustezko egilea ihes egiten saiatu zen, baina udaltzain batek harrapatu zuen. Jazarpenean, akusatuak ibilgailu batzuen tartera objektu metaliko bat bota zuen (erasoa egiteko erabili zuen labana). Zauritua ospitale batera eraman zuten, eta atxilotua, aldiz, epailearen aurrera.