2023an amaituko dira Villa Saliako etxerik gabeko pertsonentzako zentroa eraikitzeko lanak
Donostiako Udalak 1.855.670 euroko aurrekontua bideratuko du Villa Saliako etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat eraikitzeko. Espero da 2023ko udaberrian amaituta egotea.
Eskuhartzearen bidez, etxerik gabeko pertsonen eguneko zentrorako honako espazio hauek egokituko dira: pabiloia, garajea, erdisotoko solairua eta Villa Saliako beheko solairuaren zati bat.
Beheko solairuaren beste aldea eta lehenengo solairu osoa barne hartzen dituzten gainerako espazioak familien programarako erabiliko dira.
Eguneko zentroaren asistentzia-erabilerak etxerik gabeko erabiltzaileentzako espazioak eskatzen ditu, hala nola: harrera gunea, egongela gunea, jantoki soziala, erizaintzako eta podologiako kontsultak, bulego profesionalak, aldagelak eta komunak eta armairuak.
Aurreikusten dira ere langileentzako guneak eta gune osagarriak, hala nola bilera-gela, egongela, aldagelak eta komunak, harrera-kabina, hainbat biltegi, sukaldea, garbiketa-gela eta instalazio-gela.
Familien Programak beheko solairuko sarbidea, biltegi bat eta harrera-haurtzaindegi bat ditu. Goiko solairuan (lehena), erdigune bat proiektatu da, eraikinaren luzetarako ardatza zeharkatzen duen korridoretik sar daitekeena. Bertan, komunak, office txiki bat eta biltegi bat daude. Erdiko korridorearen bi aldeetan hainbat gela eta tailer daude mendebalderantz, eta bulegoak ekialderantz.
KALEEN IZENEN BATZORDE TXOSTENEGILEA
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ategorrieta-Ulia auzoko parke bati Josetxo Mayor Parkea izena jartzeko proposamena. Prozesu hori irekitzearekin batera, kaleen izenen batzorde txostengileak azaroan ekingo dio, ziurrenik, bere jarduerari Garapen eta Lurralde Plangintzako Batzordean, aurreko agintaldiko eskema berarekin.
Ategorrieta-Ulia auzoan dagoen plater-tiroko eraikin zaharraren ondoan dagoen parke berriari Josetxo Mayor parkea (Ulia mendia zaintzeagatik ezaguna den donostiarra) izena ematea proposatzen da.
ESKULTURAK BERDINTASUNA
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du eskultura iraunkorrak jartzeko proiektu-lehiaketa kontratatzeko espedientea. Hurrengo auzoetan jarriko dira eskulturak:
- Bidebieta (Kontadores inguruan)
- Altza (Harria parkearen inguruan)
- Intxaurrondo (Sagastieder plazan) auzoetan
Berdintasuna sustatzea helburu duen lehiaketa da, espazio publikoan ikusarazteko eta emakumeen lana aitortu eta balioesteko.
Lehiaketara aurkezten diren instalazioek aipatutako helburuarekin lotuta egon behar dute, eta helburu nagusia emakumeen lana goraipatzea izan behar da. Eskultura horiek emakume langileak omenduko dituzte, eta errekonozimendu gisa balioko dute inolako errekonozimendu sozialik gabe lan egin duten eta lan egiten duten emakume guztientzat.
Lizitazio-aurrekontua 6.000 eurokoa da lote bakoitzeko, eta proiektuak aurkezteko epea 30 egunekoa da, lizitazioa Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Temas
Más en Sociedad
-
El comité de crisis subraya la "complejidad" de los casos de violencia machista de febrero
-
Indemnizan con 1,25 millones a unos padres de Sevilla por deficiencias médicas en un parto
-
“Korrika gure Euskal Herriaren isla da hamaika egunez, eta batzen zaizkigun eragileentzat haien aldarriak plazaratzeko sare ere bilakatzen da”
-
El Congreso tumba el proyecto del Gobierno para rebajar la tasa de alcohol al volante