Online ekitaldi bat, Euskal Lanbide Heziketaren ikasturte berriaren erronkei heltzeko
HETEL, Euskadiko Abantean Prestakuntza Zentroen Elkarteak, bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu online ekitaldi batean, Euskal Lanbide Heziketaren ikasturte berriaren erronkei aurre egiteko.
"Bere konpromisoari, gizarte konpromisoari eta herrialdearen garapen sozioekonomikoari egiten dion ekarpenari erantzuten dio ekitaldiak", HETELek jakinarazi duenez.
Zehazki, honako hauek dira HETELen helburuak ekitaldi honetarako: ikastetxeetako pertsonak HETELeko kide izatearen sentimendua indartzea, abantean izatearen sentimendua; ikasturte berria hasi aurretik Lanbide Heziketako eremu garrantzitsuenak ezagutzea eta HETEL ikastetxeetako pertsonek ikasturte berriaren aurrean duten lankidetzaren, lankidetza- espirituaren eta ilusioaren garrantzia hautematea.
Jardunaldia 9:00etatik 11:00etara egin da, eta 10 minutuko 11 bloketan banatu da. Julen Elgeta HETELeko presidenteak ongietorria egin ondoren, 11 gai-multzo errepasatu dira, horietako bakoitza hainbat ikastetxek aurkeztuta, hala nola, GHIak erronken metodologian ezartzea, LH Duala eta espezializazioak, TKGUNEAK (enpresekin lankidetzan aritzeko proiektuak), ikastetxeen arteko proiektuak, ekintzailetza, nazioarterako jauzia, enpresak eta Enplegurako prestakuntza, gizarte konpromisoa, zerbitzu publikoa, ikastetxe eredu berria, berrikuntza proiektuak eta HETEL ikastetxe berriak. Ekitaldi honek ikasturte berri bat ilusio berrituarekin hasteko balioko du. Bertan, ikastetxeek proiektu berriei ekin beharko diete, hala nola, lehen mailako ikasleentzako Dual berriari edo pertsonek lan-ingurunean eskuratutako gaitasunak aitortzeari.
Temas
Más en Sociedad
-
Un pionero de la IA advierte: "Desde que salió ChatGPT me di cuenta de que estábamos en un camino realmente peligroso"
-
¿Qué tiempo hará en Euskadi en Nochebuena y Navidad?
-
Las exmonjas de Belorado alertan: "La vida de una hermana puede estar en peligro"
-
La Policía acude al CNIO e interviene un disco duro tras la denuncia por irregularidades que investiga Anticorrupción