Aurreko edizioak izandako harrera hona kontuan izanda, Donostiako Udalak martxan jarriko ditu aurten ere 'Oroimenaren bidea' izeneko bisitaldi antzeztuak. Ekimen honek matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutaraztea du helburu.

Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historian kapitulu triste bat izandako lekuak eta pertsonaiak oroimenean gordetzen lagunduko digu.

Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute, Xabier López Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.

IBILBIDE DRAMATIZATUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Doako ibilbidea, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak eta Zurriolako zubiaren ingurua bisitatuko dira.

Iraileko larunbatetan izango dira bisitak, egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Hilaren 4an eta 25ean, gaztelaniaz, eta, hilaren 11ean eta 18an, euskaraz.

Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta 1h eta 30' iraungo da. Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez eta muxukoa eramatea beharrezkoa izango da.

  • Izena web orri honetan eman beharra dago, ekitaldian parte hartu nahi duen edonork.
  • Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke, Koma ZK-ren webgunea bisitatu edo mezu bat bidali helbide honetara: info@komazk.com