Donostiako Udalak 556.036 euroko aurrekontua bideratuko du Anoetako estadioan gazteleku bat eta haurtxoko bat eraikitzeko. Zortzi hilabeteko iraupena izango dute lanek, eta Jaizubia Obras y Servicios, SL enpresak egingo ditu.

Proiektuaren arabera, Haurtxokoa 5-11 urte bitarteko haurrentzako aisialdirako gunea izango da. Eremu irekia izan arren, hainbat gune desberdinak antolatu dira:

  • Jolasgunea (ping pong eta futbolina).
  • Jokoetarako etxetxoa.
  • Antzeztoki txikia.
  • Lurrean jolasteko gunea (puffak, koltxonetak€).
  • Tailerrentzako eta mahai-jokoetarako gunea.

Gainera, hormetan entxufeak jarriko dira telebistak, musika aparatuak, ordenagailuak eta abar erabiltzeko. Honetaz gain, Haurtxokoak bere komunak izango ditu, haurren beharretara egokituak (konketa baxuagoak, pixatoki baxuagoak€).

Gaztelekua, bestalde, 12-17 urte bitarteko nerabeentzako aisialdirako gunea izango da. Eremu ireki honetan hiru eremu bereizi dira:

  • Ordenagailuen eremua (lau postu finko eta ordenagailuak konektatzeko entxufeak, telebista, bideo-kontsolak, puffak eta abar),
  • Jolasgunea (ping pong eta futbolina)
  • Tailer-eremua harraska batekin.

Gaztelekuak, gainera, biltegi txiki bat izango du barruan.

ZOLADURA BERRITZEA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Antondegi (1.915 metro lineal), Txalin (910 metro lineal) eta Pokopandegi (370 metro lineal) bideetako galtzadetako zoladurak berritzeko proiektua gauzatzeko obrak kontratatzeko espedientea. Lan horiek 75.489 euroko aurrekontua dute eta 2 hilabeteko epea.

JAKINTZA IKASTOLA

Tokiko Gobernu Batzordeak Jakintza Ikastolan beroa ekoitzi eta banatzeko sistemaren erregaia berritu eta aldatzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Aurrekontua 146.196 eurokoa da eta burutzeko epea 60 egunekoa.