Donostiak martxan jarriko du 'Oporretan Euskaraz' programa
Astelehen honetan, uztailak 5, Donostiako Udalak uda garaian euskararen erabilera sustatzea helburu duen 'Oporretan Euskaraz' programa jarriko du martxan. Hilaren 30era arte iraungo du ekimenak, eta bertan 552 haurrek hartuko dute parte. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, parte hartzaileak 58 taldetan banatuko dira.
Urtxintxa Asialdiko Eskola izango da udako jardueraren arduraduna eta era askotako ekintzak egingo dituzte Donostian barrena: parke eta zelaietan jolasean ariko dira, hondartzara joan, hizkuntz jolasak egingo dituzte, tailerrak, eskulanak, ingurumena landu eta abar.
Horrela, jolas giroan, hizkuntza erabili eta hobetu egiten dute haurrek, beraien hiztegia eta hizkera aberastuz doa, eta aisialdian euskaraz egiteko joera eta motibazioa lantzen dute. Hitz batean esanda, haurrek aisialdian euskaraz disfrutatzen dute.
2021eko udako jarduera honetan 5-11 urte bitarteko haur donostiarrek parte hartuko dute eta hiriko edoezin bazterretan aurkituko ditugu “Oporretan Euskaraz” bisera jantzita, euskaraz biziz. Udako jarduera astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 13:30era izango da. Aurten, 08:30etik 09:00etara zaintza zerbiztua eskainiko da eta haurrak jarduera hasi baino lehen elkar daitezke jasotze puntuetara.
Jardueraren inguruko datu orokorrak
- Data: uztailean, 5etik 30era
- Txanda: txanda bakarrean, 4 astez
- Ordutegia: goizeko 9:00etatik 13:30era
- Zaintza zerbitzua: 8:30etatik 9:00etara.
- Adina: 5-11 urte (2010-2016 urteen artean jaiotakoak)
Jasotze puntuak
- Hiriko 7 ikastetxe izango dira:
- Altza: Harri Berri (Kasares pasealekua 155)
- Amara Berri: Katalin Erauso (Jose M Salaberria 14)
- Antigua: Jakintza Ikastetxea (Heriz pasealekua 109)
- Gros -Ategorrieta: Zuhaizti-Ategorrieta (Atarizar kalea 22)
- Loiolako Erribera - Loiola: Ikasbide (Pablo Gorosabel 1)
- Intxaurrondo: Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea (Baratzategi 19)
- Parte Zaharra: Orixe Ikastetxea (Urgull)
Temas
Más en Sociedad
-
El juez abre juicio contra Asencio y otros tres exjugadores del Real Madrid por compartir vídeos sexuales de una menor
-
La Ley de Movilidad Sostenible se reactivará la semana próxima, pese a las exigencias de Podemos y Sumar
-
El juicio contra Arcuri se aplaza al 23 de octubre para nombrar un tutor del hijo menor
-
Los bomberos forestales pueden anticipar su jubilación hasta cinco años