Ibilgailuen flota handituko du Gasteizko Udaltzaingoak
Hiri garbiago bat eraikitzen laguntzeko helburuarekin, Gasteizko Udaltzaingoak zazpi patruila-ibilgailu elektriko eta beste zazpi hibrido gehituko dizkio orain daukan ibilgailu-flotari.
Lehen alkateorde eta sozialisten eledun Maider Etxebarriak iragarri du hori udal politikari buruzko eztabaidaren bigarren saioan, eta udaltzaingoaren ibilgailu horiek berritzeko Herritarren Segurtasunaren Sailaren, Ogasun Sailaren eta Udal Administrazioaren Sailaren arteko lankidetza nabarmendu du. “Ez da patruila-ibilgailuetan mugikortasun iraunkorraren eta emisioak murriztearen alde hain apustu irmoa egin den beste udaltzaingorik“, azaldu du Etxebarriak.
Lehen alkateordeak iragarri du, orobat, udal-talde guztiek ordezkaritza duten batzorde txostengile politiko bat osatuko dela, “udaltzaingoaren egitura definitzeko datozen urteetarako. Gure poliziaren geroa garatzeko une erabakigarrian gaude, berrikuntza garrantzitsuak biziko baititu”.
Berritasunetako bat Erbina kaleko egoitza berria izango da, tren-geltokitik hurbil; publikoarentzako arreta eskainiko da bertan, eta orain Agirrelandan kokatutako ataletako batzuk ere hartuko ditu. “Erdialdera hurbiltzeko aukera emango digu, eta oraingo polizia-etxean leku gehiago izatea; hartara, udaltzainen lan-baldintzak hobetuko ditugu, baita poliziak herritarrei ematen dien zerbitzua ere”.
HURBILEKO POLIZIA
Maider Etxebarriak oraingo udal gobernuak azken bi agintaldietan deitutako 110 agente-lanpostu nabarmendu ditu, halaber. “Udalean ez da sekula egin hainbesteko ahaleginik gure udaltzaingoa langile gehiagoz hornitzeko, eta desiratutako hurbileko polizia ezartzeko bide emango digu horrek”.
Temas
Más en Sociedad
-
Adelantan la campaña contra los incendios forestales en el Estado: el verano pasado, el peor de los últimos 30 años
-
Jonathan Andic, investigado por la muerte de su padre, mantiene la vicepresidencia de Mango
-
Igualdad eleva a 21 las mujeres asesinadas por violencia machista este año
-
Unos 7.000 alumnos se han incorporado fuera del periodo de matrícula a los centros de Euskadi este curso