Donostiako Udalak, Egia auzoko hainbat eragilerekin batera, apirilaren 12tik 25era Tejeria eta San Kristobal kaleetan oinezkoen lehentasuna sustatu du.

“Egia Pausoz Pauso” ekimenaren helburua da Egia auzoko oinezkoentzako lekua berreskuratzen laguntzea. Horretarako, egiatarrentzat kalitatezko oinezkoentzako gune baten erabilera gauzatzea eta horri buruz hausnartzea proposatzen da.

Maria Jesús Idoeta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “proposamen honen ardatz nagusia Egia auzoan oinezkoentzako guneen beharra da, aspalditik auzoak egiten duen eskaera, eta bat dator Udalak oinezkoari eta bizikletari garrantzia ematen dion hiri bat bultzatzeko egiten duen apustuarekin”.

Egiakoa irisgarritasun konplexua duen auzoa da, malda asko eta oinezkoentzako gune murriztuak dituena. Hori dela eta, Egia Bizirik auzo-elkarteak oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko ekimen bat jarri zuen abian, auzoko hainbat elkarterekin eta hainbat eragilerekin landu dena, proiektu honi forma eman arte.

Oinezkoentzako lehentasuna

Ekimena aurrera eraman ahal izateko, apirilaren 12tik 25era bitarteko asteetan ezin izango da Tejeria eta San Cristobal kaleetan ibili edo aparkatu, kasu hauetan izan ezik:

  • 2-3 eremuko Bertako ibilgailuek soilik aparkatzea, 20:00etatik 8:00etara, Tejeria kalean.
  • Zamalanak, 8:00etatik 13:30era, San Kristobal kaleko zamalanetarako eremuan eta eta Correos 6:00etatik 16:00etara.
  • Kale horietako jardueretako ibilgailu baimenduak.
  • Garaje partikularren jabeen joan-etorria.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuak erabiltzea (24h).

Aste hauetan bizilagunen aparkalekua errazteko, Konkorrenea kalearen goiko aldeko aparkalekua (Onkologikoaren ondoan) 2-3 eremuko bertakoek soilik erabiltzeko izango da.

Karmengo Andre Maria kaleko motoen aparkalekua erabiltzen jarraitu ahal izango da, motorren sarrera irteera kale horretatik eginez.