BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna de Juan Ignacio Pérez Iglesias Jakiundeko lehendakaria izango da datorren lau urteetan zehar. Joan den ostiralean, hilak 6, Pérezek Akademiako Mahaiko hamar kideak hautatu zituen.

Hartara, jakitun hauek osatzen dute Jakiundeko Mahaia: Andrés Arizkorreta, CAFeko presidentea; Mª Isabel Arriortua, Euskal Herriko Unibertsitateko Kristalografiako eta Mineralogiako katedraduna; Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologiako eta Nutrizioko katedraduna eta Ikerketako errektoreordea; Agustin Azkarate, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologiako katedraduna; Humberto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna; Teresa Catalán, konpositorea eta Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusiko Konposizioko eta Instrumentazioko katedradun emeritua; José Luis de la Cuesta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Donostiako Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria; María Jesús Esteban, matematikaria, Paris-Dauphine Unibertsitateko irakaslea eta Centre National de la Recherche Scientifique-CRNS erakundeko ikerketa-zuzendaria; Sonia Gaztambide, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako irakaslea; eta Helena Matute, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedraduna.

2016. urtetik hona, Jesús Mª Ugalde kimikari-fisikaria izan da lehendakaria eta Pedro Miguel Etxenike fisikaria da Ohorezko Presidentea.