DONOSTIA. Datorren larunbatean, azaroak 7, Donostiako Gros auzoak bigarren eskuko Donostiatruk azokaren edizio berri bat jasoko du. Ekitaldia Katalunia Plazan gauzatuko da, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Koronabirusaren pandemia dela eta, prebentzio-neurriak bete behar izango dira, hala nola: postu kopurua mugatuko da, produktuak manipulatzea saihestuko da eta arropak ere ezingo dira probatu.

Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.

BERRERABILTZEAREN GARRANTZIA

Erabiltzen ez ditugun objektuei bigarren bizitza bat emanez gero, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ere gutxitu egiten dira, ingurumenean dituen eragin kaltegarriak gutxituz. Honek, era berean, aldaketa klimatikoa indartzen duten berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da.

NOLA PARTE HARTU

  • Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.
  • Zure objektuak eurek saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura eraman ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.
  • Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte.

ONLINE MERKATUA

Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu.

Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org

2020 DONOSTIATRUK EGUTEGIA 2020

Guztiak larunbat goizetan egingo dira ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.

  • Urriak 24 - Harria Parkeko Paseoa (Altza)
  • Azaroak 7 - Katalunia Plaza (Gros)
  • Azaroak 14 - Sagastieder Plaza (Intxaurrondo)
  • Azaroak 21 - Easo Plaza (Amara)
  • Abenduak 5 - Julio Caro Baroja Plaza (Antiguo)
  • Abenduak 19 - Easo Plaza (Amara) Elkarteen Elkartasun Azoka