Bizkaia Aretoak 'UPV/EHU gure inguruan' erakusketa jasoko du
BILBO. Ibaizabal itsasadarra izango da Zientzia Astea 2020 ekitaldiaren protagonista nagusia. Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoak 'UPV/EHU gure inguruan' izeneko erakusketa jasoko du urriaren 13tik azaroaren 1era. Bertan, itsasadarraren sekretuak eta berezitasunak idoro ahal izango dira.
Nekane Balluerkak, UPV/EHUko errektoreak, eta Fernando Tapia, Garapen Zientifiko eta Transferentziaaren arloko errektoreordeak inauguratu dute jarduera. Ekitaldian, Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketing eta Komunikazio arduraduna ere egon da, erakunde hori BBK Fundazioarekin eta Euskotrenekin batera, ekitaldiaren laguntzaileak baitira. Materialen prestakuntzan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Itsasmuseum Bilbaok ere parte hartu dute. "Zientzia kontzeptuak eta zientzia edukiak zabaldu nahi ditugu, baina beti ikuspegi ludikotik jorratuz eta, aldi berean, zehaztasunez eta zorroztasunez. Beti bezala, herritar guztiei zuzendua dago, baina bereziki haur eta nerabeei zuzendua", nabarmendu zuen Nekane Balluerkak bere hitzaldian.
Laburbilduz, jarduerak erakusketa eta hitzaldi-saio baten bidez, itsasadarraren bilakaera aztertzen du, diziplina eta arlo zientifiko desberdinetatik. Horrela, bertaratzen diren pertsonek itsasadarrak izan dituen eraldaketak ezagutu ahal izango dituzte argazki eta infografien bidez, historia zeharkatu eta bertako ekosistema esploratu ahal izango dute, baita Bizkaiko gizartean izan duen eragin ekonomikoa eta kulturala ulertu ere. Era berean, Bilbo Handiko orografia osatzen duten arrokak eta mineralak behatzeko, eta duela milioika urte gure ingurunean bizi ziren izakien fosilak ezagutzeko aukera egongo da.
Era berean, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko lehenengo ziloko ikasleek laster erakusketa birtualera sarbidea izango dute, eta haientzat bereziki prestatutako material didaktikoa ere izango dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Hirukide reclama "medidas de apoyo real y directo a las familias"
-
Sanidad dice no tener datos "sobre la existencia de españoles" en el crucero afectado por un brote de norovirus
-
El español de 70 años con hantavirus sigue con síntomas pero estable
-
El CGPJ concede amparo a la jueza de Granada criticada por el abogado de Juana Rivas