DONOSTIA. Donostiako Udalak babes ofizialeko 109 etxebizitza eraikiko ditu Txomin Enea auzoan. Horrela erabaki egin du gaur goizean, hilak 13, Tokiko Gobernu Batzarrak.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, "Txomin Enea ingurua amaitzeko geratzen den etxebizitza arloko jarduera bakarrenetakoa da; izan ere, Etxegintzak sustatutako etxebizitza babestuetan bizilagun berriak sartzearekin batera, haien biztanle kopurua nabarmen hazi da".

Erabilera-lagapena duten etxebizitzak dira. Horrela, azalera-eskubidea duten etxebizitzak bakarrik geratuko lirateke Txomin Eneako lehen fasea osatzeko, etxebizitzaren arloan.

DONOSTIAKO EUSKARA PLAN OROKORRA 2020-2024

Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako 2020-2024 Euskararen Plan Orokorra onartu du. Modu parte-hartzaile, planifikatu, integral eta jasangarrian diseinatutako plana da. Bertan, euskalgintzarekin zerikusia duten hainbat eragilek parte hartu dute, besteak beste: auzoetako euskara batzarrak, Euskararen Kontseilu Sektoriala osatzen duten pertsonak eta banaka ekarpenak egin dituzten pertsonak

GALTZADA KONPONKETAK

Tokiko Gobernu Batzordeak Excavaciones y Transportes ORSA enpresari esleitu dio Agiti, Marabieta eta Arritxulo bideetako galtzadetan konponketa lanak egiteko kontratua. Lan hauek hiru astez luzatuko dira eta 56.694 euroko kostua izango dute.

GIZARTE EKINTZA

Tokiko Gobernu Batzarrak "arreta sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzua" kontratatzeko espedientea onartu du. Zerbitzu hori babesgabetasun-egoeran dauden adingabeekin esku hartzeko programen barruan dago. Bertan lan egiten duten profesionalek laguntza sozioedukatiboa eta psikosoziala eskaintzen diete familiei, honako hauek kudeatzeko:

gatazkak, zainketa faltako egoerak saihestea, ohitura eta portaera kaltegarrien ordezkapena erraztea eta bizikidetza eta gizarteratzea errazten duten gaitasunak eskuratzea.

Kontratu honen aurrekontua 1,4 milioi eurokoa da eta exekuzio epea 3 urtekoa, urtean bi aldiz luzatzeko aukerarekin.