GASTEIZ. Koronabirusaren pandemiak gizartearen eguneroko ohiturak erabat aldatzeaz gain, herritarren lehentasunak eta ardurak aldatu egin ditu baita ere. Hori ebaztu egin du Gasteizko Udalak egindako bigarren barometro sozialak.

Lagina 1.107 elkarrizketaz osatzen delarik, hiriari buruzko azterlanik sakonena da; horrenbestez, bertako emaitzek pertzepzio sozialaren argazki oso fidagarria eskaintzen dute. Azterlanak zerbitzuei buruzko balorazio xehatua eskaintzen du, herritarrek aztertu dituzten 19 arlotan banatuta.

Alkatetzako koordinatzaile nagusi Jonatan Morenok esan duen bezala, "Helburu nagusienetako bat Gasteizko herritarren iritzia ezagutaraztea da, iritziak modu sistematizatuan fidagarritasun handiko tresna baten bidez biltzeko. Agintaldi osoan egin nahi den soziometro baten bigarren azterlana da. Tresna honek hiriko zerbitzuen, proiektuen eta kudeaketa politikoaren gaineko pertzepzio sozialaren urteko jarraipena egiteko balioko du, eta, ondorioz, baita erabakiak hartzeko ere".

Pandemiaren eraginez aldatu egin dira gasteiztarren lehentasunak, zein, barometroaren arabera, orain enplegua eta tokiko ekonomia, osasuna eta ongizatea baitira.

Pandemiak bereziki arlo ekonomikoan eta lanekoan kaltetu ditu gasteiztarrak, gehien-gehienak enplegu-espedienteen bidez. Kezkak ere piztu ditu pandemiak: bost pertsonatik lau kezkatuta daude hark eragindako egoeraren aurrean, batez ere arlo ekonomikoan eta osasunarenean.

Pandemia bitartean Udalak hartutako neurrien eta bideratutako kudeaketaren iritzi positiboa nagusitzen da, eta baita, nahiz eta maila pixka bat apalagoan, toki-administrazioak emandako informazioa ere.

Pertsona elkarrizketatuen erdiak uste du egoera pandemiaren aurrekoaren parekoa izango dela. Alabaina, egoera okerragoa izango dela uste dutenen proportzioa nabarmen handiagoa da hobea izango dela uste dutenena baino. Izan ere, elkarrizketatuen % 90ek baino gehiagok Gasteizko bizi-kalitatea ona dela irizten badiote ere, uste dute hiriaren etorkizuna zein berea pertsonala latza izango dela arlo ekonomikoan.

Enplegua eta tokiko ekonomia, osasuna eta ongizatea nagusitzen dira gasteiztar elkarrizketatuen lehentasunen artean, zein, egoera berri baten aurrean daudelarik, ikusten baitute ohiko auziek indarra galdu dutela kezka berrien aurrean.

Horien artean, enplegua eta tokiko ekonomiaren sustapena dira nagusi gasteiztarrentzat, lehen barometroko beste batzuen aurretik, zein lotuago baitzeuden udalen ohiko kudeaketarekin.

Enpleguaren eta tokiko ekonomiaren sustapenaren ondotik, politika sozialekiko eta osasunarekiko kezka agertzen dira gasteiztarrek adierazitako kezken artean. Ekintza soziala eta bizi-kalitatea Gasteizko etorkizunaren faktore estrategiko gisa agertzen dira.

"Covid-19k eragindako egoera berriaren ondorioz, herritarren ohiko kezkak (esaterako hiri-birgaitzea, kaleen garbiketa eta apaindura, edo hiriaren proiektu handietako batzuen sustapena) bigarren leku batera pasa dira", azaldu du Jonatan Morenok. Ildo horri jarraiki, Gasteizko barometro sozialak aldaketak jasotzen ditu lehentasunen hurrenkeran, eta hiriaren proiektu handiak beste une baterako uztearen alde agertzen da.

Tranbia Salburura luzatzeko proiektua ezagunenen artean dago (ia unibertsala baita) eta balorazio handienetakoa: elkarrizketatuen hiru laurdenek begi onez ikusten dute. Aldaialde ikastetxea eta Salburuko BHI ezagutza-maila baxuko proiektuak dira, % 40 ingurukoa, baina balorazio altua dute.

Latinoamerika plazako biribilgunea lurperatzeko proiektua da aipagarrienetakoa: ezagutza-maila handikoa da (% 70etik gorakoa) eta balorazio handia. Auzoak zaharberritzeko proiektuaren ezagutza-maila % 50 ingurukoa da, eta batez besteko balorazioa ere altua da. Balorazio urrieneko proiektuen artean auditorio berria, eta Iradier Arena eta Mendizorretzeko zaharberritze-lanak daude.