375.702 euro inbertitu ditu Gasteizek Lakua auzoko parkea egiteko
GASTEIZ. Gasteizko Udalak 375.702 euro bideratu ditu Gasteizko Udalak Lakua auzoko belaunaldien arteko aire zabaleko parkea egitera. 'Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz' programaren barruan egindako lanak amaitu egin dira dagoeneko.
'Connect Ibailakua' proposamenak azpiegitura berdearen filosofia du oinarri, eta Urtaranen gobernuaren Auzoen Planaren barruan sartuta dago.
"Udal gobernuak sustatutako Gasteizko Agendako proposamen eta lan-ildo nagusietako bat da Auzoen Plana. Hiriko eremu guztiak hobetu nahi ditugu, obra garrantzitsuak tarteko. Kasu honetan, erabiltzen ez diren espazioak berreskuratu egin ditugu herritarrek erabiltzeko, eta estrategia honek inguruko merkataritza dinamizatzen lagunduko du. Gainera, COVIDaren ondorengo garaian horrelako espazioak oso ondo datoz, distantzia mantentzen laguntzen dutelako eta aire libreko aisialdia sustatzen dutelako" adierazi du Gorka Urtaran alkateak.
"'Connect Ibailakua proiektua Gasteiz hobetuz prozesuan hautatutako proposamenetako bat da. Arabako hiriburuko bizilagunek hiriaren aurrera egitean nola laguntzen duten erakusten duen beste adibide bat. Oraingoan balio erantsi batekin: gure gazteen eta adinekoen aisialdia aire zabaleko belaunaldien arteko parke batean integratzea ", adierazi du Borja Rodriguez Herritarren Partaidetzarako zinegotziak.
Auzoko 11 lekutan egin dira lanak, espazio hauek sortzeko:
Aisialdirako eta kirol askotarako gunea. Baia Ibaiaren kalearen eta Santa Engrazia Ibaiaren kalearen arteko bidegurutzean eta Inglares Ibaiaren kaleko familia bakarreko etxeen atzealdean dagoen lursail bat egokitu da, 9.000 metro koadrokoa. Beisbola, softbeisbola, criqueta edo lacrossea praktikatu ahalko dira, orain arte zaila baitzen horietan jarduteko lekuak aurkitzea hirian.
Kometentzako lekua. Iruñea kaleko bidegorriaren eta Landaberde eta Xabier kaleen ondoan dagoen lursail trapezoidal batean —4.500 metro koadro ditu— haize-mahuka duen masta bat jarri da, haizeak nondik jotzen duen jakiteko.
Agertokia. Ibaiondoko gizarte etxetik gertu dagoen berdegune biribilean —980 metro koadro ditu—, Wellingtongo Dukearen kalearen eta Landaberde kalearen artean, agertoki bat jarri da, 12 metroko hiru eserleku jarraitu, eta eskailerak. Korten altzairuz egin da egitura, eta gizarte etxeko jardueren osagarri izango da.
Aisialdi eta kirol espazioa. Bi lekutan (Belate kalearen eta Iruñea kalearen artean). Horietako batean, egoteko zona bat proposatzen da, muinoz osatua; bertan askaltzeko sei eserleku irisgarri jarri dira, eta futbol-ateak, belar artifizialaren gainean. Bestean saskibaloiko saskiak instalatzea aurreikusten zuen proiektuak, hormigoizko zolata baitzuen.
Zirkuitu bio-osasungarria. Orio kalean dagoen espazio batean, Landaberde eta Bartzelona kaleen artean, zirkuitu bio-osasungarria jartzea proposatzen zen (orain haur-jolas batzuk daude han). Pedalak, arrauna, eskia, bielak, eskailerak, masajea eta paralelak jarri dira, baita informazio kartelak ere. Lau jolasez osatzen da eremua: mahai-teniseko 2 mahai, xakeko mahai bat, eta partxiseko beste bat.
Jolas inprimatuak. Girona kalean, Landaberde eta Bartzelona kaleen artean, jolasteko eta apaintzeko marrazkiak inprimatu dira zoladuraren gainean. Kolore askotako suge bat eta taula zenbakidun bat, eskailera eta sugea dituena.
Badmingtona. Galeoia dagoen inguruan, erabiltzen ez zen espazio batean, badmingtonean aritzeko pista bat egokitu da.
Ori kaleko parke linealean, zolatuta dauden eta erabiltzen ez diren hiru espaziotan, hiru jarduera diseinatu dira: diana forma duen marrazki bat inprimatzea zoladuraren gainean (Irati kalearekiko bidegurutzean), kalistenia zirkuitu bat (Getaria kalearekiko bidegurutzean), eta altzairu galvanizatuzko saskibaloiko saski bat, bandaloen kontrakoa (Girona kalearekiko bidegurutzean).
BMX zirkuitoa. Zarautz, Getaria eta Baiona kaleen arteko lursailean. Zirkuiturako pistak, muinotxoak eta donut bat sortu dira, eta aisialdirako gune bat. Eserlekuak, argiak, landareak eta abar jarriko dira. Bi zirkuitu egin dira: laburra, 65 metro luze eta 3 metro zabal izango dena, eta luzea, 190 luze dena.
Temas
Más en Sociedad
-
Salvamento Marítimo escolta a puerto un cayuco localizado a 4 millas de El Hierro
-
Cataluña recupera la conexión ferroviaria de Alta Velocidad con Madrid tras rebajar AEMET el aviso a naranja
-
La AEMET extiende la alerta roja por lluvias a más áreas de Cataluña y la quita en Aragón
-
Denunciada una agresión sexual de alta intensidad en un piso de Iruñea